Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esplikatu, esplika(tu), esplikatzen (orobat explikatu g. er.) 1 du ad azaldu, adierazi; ulergarria egin.

Geroxago, hartu dugun taxian gidariak esplikatu digun bezala, aireportu hori munduko haundienetarikoa da eta uharte artifizial baten gainean dute eraiki.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 70. orr.

Horrek esplikatuko luke beraz "Herri Urrats" edo "Euskal Herri Zuzenean" gertakarien arrakasta!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 90. orr.

Umore onean zen egun batez, irakasleak esplikatu zigun, Urkia, arbola baten izena zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 105. orr.

Esplikatu zidanez, bizimodu sedentarioa eginez, gizen-deposito bat formatzen da begietan barrena, osasunaren kaltean; nekezko jardunez, gizena gastatu egiten da, begiak begizuloen barren-barrenera egiten dute atzera, eta zorrotzago bilakatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Deputatu laborista, eskosiar eta Galesak ere ikusi ditu eta heieri ere bere plana esplikatu.  Herria   2002-12-19

Mixteriozkoa, nehork ez baitezake garbiki esplika zertako den, zertako duen hau azkarkiago joiten, hura arinkiago.  Herria   2001-04-05

Horrek esplika lezake, parte batez, protestak hain behin behinekoak eta barreiatuak izatea.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

Bideo bati buruzko xehetasun batzuk esplika zitzala eskatu nion saltzaileari, eta laster geratu zen argi berak ere, su artifizialezko lau memelokeria alde batera utzita, ez zekiela ezer.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 85. orr.

Narrazio mitikoak hartzen ditut gogoan, nire gizarteko jendearen bizitza esplikatzen baitute.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Newtonek teoria bat zuen mundua esplikatzeko.  Berria - Harian   2005-02-11

Bi bezeroren arteko tarteetan, haren mahaira joaten ninduan, eta hark matematika esplikatzen zidaan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 451. orr.

Hizkuntza arkaiko edo ilun batean idatziriko inskripzioak argitu eta esplikatzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 27. orr.

Ebanjelioko hitzak esplikatu zizkioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

Esplikatu zion herrialde urrun batetik etorria zela Ishmirren edertasun eta adeitasunaren ospeak erakarrita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 41. orr.

Horregatik, hain zuzen, XX. mendeaz geroztik hasi dira artearen historialariak Artearen sorrera esplikatzeko imitazioa edo erlijiozko erritua ez diren bestelako premia psikologiko batzuetan oinarritzen, adierazi beharra kontuan hartuz batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 242. orr.

Kattalinek Joanesen egoera esplikatzen die, soldadu zela eta familiako sostengu bezala etxera itzultzeko baimena ardietsi zuela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 39. orr.

Esplikatzen ahal diguzu Operation lune hori?  Berria - Kultura   2004-01-23

Ez zuen ezer ulertzen eta dena esplikatu behar zitzaion, eta gero esaten zuen: ah.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 136. orr.

Miranderen amoralismoak ere, kristautasunaren arbuioak bezalaxe, bere testuinguru eta lagunarte zabalagoa duela, hortxe duelarik bere sentidua kultur historian (zilegitasun edo zuzentasuna eztabaidatzea beti dagoela, ukatu gabe: esplikatzen ari gara, ez legitimatzen).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 236. orr.

21. Berdin b / ß bikotean bigarrenaren jarraitutasuna da ingurune jarraituagatik esplikatzen dena eta, horregatik, bigarrena hartzen da alofonikotzat.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.

Proposizioak esplikatzen digu zer den Gupida, zeina honela defini baitezakegu: besteen zoritxarretik sorturiko Tristura da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 277. orr.

Oroitu du zirrara oso batek hartu zuela orduan, orain, futbola utzi berri duelarik, ezin definitu eta ezin esplikatu duen zirrara.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.

Orbita haiek, beren sinpletasunean eta beren xumetasunean, guztia esplikatzen zitean, epizikloetarat eta eszentriketarat jo gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

Ondotik joan zen sukalderaino, aztoraturik, esplikatuz haren mutilak zein kezkatuak ziren haren ausentziarengatik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.

Horrelako existentzia, alabaina, betiereko egiaren itxuran ulertzen da, gauzaren esentzia bezala, eta ondorioz ezin da esplikatu, ez iraupenaren ez denboraren bitartez, lehenik eta azkenik gabeko iraupena bururaturik ere.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 35. orr.

Ikusten dugu, bada, Izpirituak aldaketa handiak jasan ditzakeela eta betegintzarre handiagora nahiz tipiagora iragan daitekeela, eta pasio hauek esplikatzen dizkigute Poztasunaren eta Tristuraren afektuak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 259. orr.

Utzidazu esplikatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 279. orr.

Esplikatzen zail den gauza da hori, baina behin baino gehiagotan gertatu da dagoeneko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Hain da abstraktua eta esplikatzen zaila.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Bazkaltzen dugun bitartean esplikatuko dizuet zer egin behar dugun eta nola.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 117. orr.

Adituak ez dira gai esplikatzeko bat-batean hontzek zergatik aldatu dituzten lo-ohiturak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Gauzen izaera zein arrazoiren arabera gobernatzen den eta beren efektu horiek nola eragiten dituzten esplikatzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4430. orr.

Quark-ak Gell-Mann zeritzan batek asmatu zituela 1964an, quark izen hori berori barne, jakina (nola asmatu bestela?), eta, diotenez, espektroskopia hadronikoa izeneko gauza bat esplikatzeko beste erremediorik ez zuelako, etsi-etsian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Atzealdetik, Rekexo ohartu zen Raukina ezpainak ari zela mugitzen, bere baitarako zerbait esplikatzen arituko bailitzan, baina ez zuen ezer esan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 129. orr.

Ez baitago esplikatzerik zergatik gorputz haiek beste xumeok baino aisago jareiten eta jausten diren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

Ez zait atsegin honela hitz egitea, baina, zer erremedio!, bada zerbait esplikatu ezina, ezin dut besterik uste, nolabait ere jakinaren gainean nengoela jaio nintzen mundura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 30. orr.

Azken finean, irudiaren osagai jakin bakoitzari dagokionez, kognizioaren modu oso orokorrek nola jokatzen duten esplikatzean datza psikologia kognitiboa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Arrazoiz dio emakumeak seme edo alaba bat galtzen duenak atsekabe infinitua behar duela sentitu, Job santuarenaren parekoa; baina beharko luke gehitu, beharbada, are jasangaitzago dela atsekabe hori, inork esplikatzen ez dakien errudun-sentimena itsasten zaiolako estu, semea edo alaba galdu duenak atzera egin nahi bailuke.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 72. orr.

Ibarretxek eman beharko ditu, inoiz emango baditu, hanka sartze oraindik esplikatu gabearen nondik norakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

«Egunero mundua esplikatzen ari zaizkit komunikabideak», esan zuen Igerabidek, «egunero mundua esplikatzen ari zait zientzia, Egunero mundua esplikatzen ari zait erlijioa, egunero mundua esplikatzen ari zait artea... eta lehengoan jarraitzen dut; agian nahasiago; eta gaixo, jakin-minez gaixo, zentzu apur baten egarriz gaixo».  Berria - Kultura   2004-04-30

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Jadanik esplikatu ditugun afektuen definizioen arabera, argi dago afektu guztiak Desiratik, Poztasunetik edo Tristuratik sortzen direla.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.

Baina nola esplikatuko nion, neronek ere ez bainekien zer gertatu zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 89. orr.

Nola esplikatzen duzu arrakasta?  Berria - Kultura   2004-12-29

Horrela esplikatzen dira, kasu, Andaluziako patioak edo Alhambra bezalako jauregiak, fatxadarik eta ardatz nagusirik gabeak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 220. orr.

Bere aburuz lapurtu egin zioten jertse hura, nahiz eta ezin zuen ongi esplikatu nola izan zitekeen halakorik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 266. orr.

Horrek esplika dezake hobeki nola Georges Moustaki eta Renaud kantariek, eta Florence Delay baiones idazleak, parte hartzen duten sustengu multzo horretan.  Herria   2005-01-13

Globalizazioaren analisiak oso argi esplikatzen ditu garraioen kostuaren beheranzko joera eta trukeen liberalizazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Xeheki esplikatuko digu, euskal konpositoreek munduan gaindi ukan dituzten harremanak eta zer-nolako arrakasta bildu duten.  Herria   2001-02-15

Hausterrek esplikatzen dik hau ondo, ezta Hauster?     «Kuskue tanden», 2004 - 130. orr.

Ezin diat hobeto esplikatu, baina gauzak hola dituk.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 76. orr.

Ez baita erraz esplikatzea, bertzenaz, nola egon zitekeen, utzi zizkidan liburuen artean, Gero-rekin baterat, Erasmoren Enchiridion militis christiani liburua ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 106. orr.

Honek, Sophie nondik ezagutzen duen xeheki esplikatu ondoan eta Txominen irakaslea dela azaldu ondoan, harira etortzen dira.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 133. orr.

Nahiago zuen aurrena Maddalenek dei ziezaion eta horrela gero berak lasaiago esplikatuko zion gertatzen zena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 160. orr.

«Sartzen du» diot, nolabait esplikatzeko bizimodu horrek oso erritmo eta maila desberdinak dituela, beste gehiengoarenarekin alderatuz.  Berria - Kirola   2004-04-03

Horregatik, nolabait irtetearren, idatziz esplikatuko niola agindu nion, eta berak, begiak dirdiran orduan ere, eskertuko zidakeela esan zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 91. orr.

Harry xuxurlaka esplikatzen hasi zitzaion, baina une hartantxe zuzendaria zutitu egin zen hitz egiteko, eta Harry isildu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 78. orr.

Inori otu ote zaio sekula, holandesen txirrinduzaletasuna arrazialki esplikatzea?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 239. orr.

Egokitzapen-fenomeno horiek kimikari dagokion partetik baizik ez dira esplikatzen teorikoki (errodopsina berriro osatzea).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Orduan lehengusuak demo edo delako hori zer den esplikatu zidan serio-serio: [...].  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

Bi hitzez esplikatzen dit artzainak bere ardiak bordara eramaiten dituela, goizeko alha egina delakoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

3 (da aditz gisa)

-Eta nola esplikatzen da nahaste-borraste hori? Ez dakit ondo esplikatzen naizen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 87. orr.

4 kaka esplikatu hutsalkeriak azaldu.

Beti kaka esplikatzen aritzen garela.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.

Entretenimendua, informazioa eta pertsuasioaren arteko bereizketa aldarrikatzen tematuta, kaka esplikatzen ari gara.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 139. orr.

Orain artekoan esateko askorik izan ez eta sarritan itzulinguruka ibili behar izan dut kaka esplikatzen. · Filologoa erotu egiten da jardun merkearekin, solas barren-huts kaka-esplikatzailearekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 233. orr.

5 ezin esplikatuzko izlag

Horixe sentitzen du berak, kontzientziarik gabe, eta ezin esplikatuzko gauza bezala, horrenbestez: baina hain lazgarriro sentitzen du non ez baitu pentsatzen ere bere buruari edo besteei azaltzeko gauza izan daitekeenik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 157. orr.

Ezin esplikatuzko zerbait gertatu zitzaidan: ene izaite guztia inarrosiz, bospasei segundoz, bozkarioak zorigaitzari gaina hartu zion!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Denek atxikiko dugu gogoan lehen harremana, plazer handi bat, pilpira bat bihotzean, ezin esplikatuzko berotasun bat, segur, bihotzak behar duela untsa lotua.  Herria   2005-06-23

Batzuetan uste izaten da larrialdi gaitz bat dela infekzioa, zikinarekin edo gaitzarekin kontaktuan egonda edo ezin esplikatuzko zori txar batek eraginda sortzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

Izumenezko sentipen ikaragarri batek guztiz menderatuta, ezin esplikatuzkoa baina ezin pairatuzkoa baitzen, oheko arropak kolpetik kendu (zeren konturatzen bainintzen ez nuela gau hartan lo gehiagorik egingo), eta gelan barna atzera eta aurrera presaka ibiliz saiatu nintzen murgildua nintzen egoera errukarri hartatik ateratzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabera esplika (3); batek esplikatu (3); berak esplikatu (4); dela esplikatu (5); dela esplikatu zuen (4); den esplikatu (3); dena esplikatu (7); du esplikatu (3); esplika daiteke (7); esplika daitezke (4); esplika dezake (7); esplika ezazu (3); esplika lezake (3); esplika zitekeela (3); esplikatu ahal (5); esplikatu behar (24); esplikatu behar izan (6); esplikatu beharko (3); esplikatu beharrik (6); esplikatu du (27); esplikatu dute (3); esplikatu egin (5); esplikatu egin behar (3); esplikatu eta (3); esplikatu nahi (9); esplikatu nahian (3); esplikatu nion (9); esplikatu nola (5); esplikatu zer (4); esplikatu zidan (14); esplikatu zion (22); esplikatu zion bere (4); esplikatu zuen (35); esplikatua da (3); esplikatuko diat (4); esplikatuko digu (3); esplikatuko dizut (5); esplikatuko du (3); esplikatuko luke (3); eta esplikatu (12); ezer esplikatu (3); ezin esplika (7); ezin esplikatuzko (6); hori esplikatu (5); horrek esplika (5); horrek esplika dezake (3); horrek esplikatuko (3); nekez esplika (4); nola esplika (6); nola esplika daiteke (3); nola esplikatu (9); nola esplikatuko (3); ondo esplikatu (3); ongi esplikatu (5); teoriak esplikatu (3); zela esplikatu (3)

bat esplikatzen (3); batek esplikatzen (3); bidez esplikatzen (4); dakit ondo esplikatzen (3); dena esplikatzen (10); du esplikatzen (3); egunero mundua esplikatzen (4); esplikatzea nahi (3); esplikatzea nahi nuke (3); esplikatzeko eta (5); esplikatzeko zer (3); esplikatzen ahal (12); esplikatzen ahal daukuzu (4); esplikatzen ahal diguzu (4); esplikatzen ari (10); esplikatzen ari zait (4); esplikatzen da (12); esplikatzen dena (3); esplikatzen die (3); esplikatzen dira (3); esplikatzen dit (3); esplikatzen ditu (9); esplikatzen du (26); esplikatzen duen (6); esplikatzen duena (4); esplikatzen dute (6); esplikatzen duten (4); esplikatzen duzu (4); esplikatzen ez (4); esplikatzen hasi (6); esplikatzen naizen (3); esplikatzen zion (3); esplikatzen zituen (4); esplikatzen zuen (8); eta esplikatzeko (5); eta esplikatzen (9); ez esplikatzeko (3); ezer esplikatzen (5); guztia esplikatzen (4); hala esplikatzen (3); hori esplikatzeko (4); hori esplikatzen (4); horrek esplikatzen (11); horrek esplikatzen du (6); kaka esplikatzen (3); mundua esplikatzeko (3); mundua esplikatzen (5); mundua esplikatzen ari (4); nola esplikatzen (13); nola esplikatzen da (3); nola esplikatzen duzu (4); ondo esplikatzen (6); ondo esplikatzen naizen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus