Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitzak elkartzen dituenean, maiz esplikatiboa da edo gradazioa adierazten du: hala gertatzen da S. Frantziskorengan hain ugari diren bikoteetan: ministro eta morroi ez dira funtzio ezberdinak (minister et servus: bigarrenak lehenengoa indartzen eta argitzen du, haren esanahi etimologikoa nabarmenduz). Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.
Ortega-rengatik esan behar da, herriaren gogo kontzeptuarekin nahiko kriti-ko izan dela -hobeto, kontzeptu horren erabilera batzuekin- eta nahiko positibo eta esplikatiboa ber denboran jendaurre espainolarentzat, alferrik izan bada ere. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 157. orr.
Lexiko arrunta, ahal den eta kausal-esplikatiborik gutxien, kontsekutiborik ez... esanahirik zabalenean hartuta, ideologiak berak markaturiko adierazpidea da prentsarena ere. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 125. orr.