Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrelakoetan, ordea, serio jartzen ginen biok, halako zera esplikagaitz bat genuela buruan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 24. orr.
Mutiko arrotz haren soa ez zezakeen jasan, urduritasun esplikagaitza sortzen zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 31. orr.
Gure gizonari menderatu ezinezko umiliazio-sentimendua, esplikagaitza, igo zitzaion buruko ileen erroetaraino. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.
Ohe gainean, sartzean bota duen tokian, liburua dago, tribu detxematuaren azken cherokeea, Maria Sara doktorearen adeitasun esplikagaitzaz Rua do Milagre de Santo António errefuxiatu dena, esplikagaitza, esaten dio bere buruari, ez delako ulergarria proposamena egin izana bakarrik ironiarengatik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 140. orr.
Zeina aldian behin "'na sôtià", "'na hamortà", "'na gran beemà" esapidez definitzen baitzuen (eroa, astoa, basapiztia halakoa); garraztasunik gabe, hala ere, eta are xamurtasun esplikagaitzezko ukitu batekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.