Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bereziki mito hau, Minotaurorenean nahasten baitira, ausarki, gizakiak duen animaltasun eta espiritualtasuna, zezen zuriak eta Pasifaek egin zuten bezala. Berria - Kultura 2004-07-22
Jayshrik «ñabardura erlijiosorik gabeko espiritualtasuna» islatzen du bere musikan. Berria - Kultura 2006-02-14
Sentitzen nuen, zuzen edo makur, parrokian gutiziatzen genuen espiritualtasuna mundutik zaintzeko aterbe baten eraikitzea zela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 108. orr.
Badira Breizen nazio-izaeran tinko sinetsi eta fede horren berreste-ibilaldi gisa aldarrikatzen dutenak; baita bere espiritualtasun eta transzendentzia sentitu nahian erromesaldi erlijiosoa egiten dutenak ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 155. orr.
Mezak, meditazioak, Izkribu Sainduen irakurketak, mendian egin ibilaldiak, eztabaida plantakoak, afalondoko kantu sentimental eta etsenpluzko jostetak: onestasunezko espiritualtasun batean murgilduak ginen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 97. orr.
Haren begiradaren espiritualtasuna gabe, gizon inozotzat har zitekeen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.
Musikazaletasunak espiritualtasuna esan nahi zuelako uste zabaldu eta arrunt hori iritzi okerra zela hasi zitzaion iruditzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.
Medikamentuak baikortasun zentzugabea ematen zion, edo, zehatzago esanda, espiritualtasun gozo bat, Santa Teresaren estasitik hurbil zegoena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 130. orr.
Haren ugaritasun topizkoko eta irudimenik gabean ez baitzegoen nire adiskidearen espiritualtasun jasoarentzat interesgarria izan zitekeen ia ezer. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.
Lanak daukan espiritualtasun kutsua ez zuen behar bezala jasotzen jakin, nire ustez. Berria - Kultura 2004-09-07
Xabierko Espiritualtasun Zentroan, bestalde, santuari eskainitako erakusketa ikonografikoa zabalduko dute 13:00etan. Berria - Euskal Herria 2006-04-07