Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espiritualki adlag espirituaren aldetik.

Gizakiok ez gaude, ez fisikoki ez psikikoki ez espiritualki, progresio aritmetikoaren baitan bizitzeko prestatuak, gure mugak aski apalak dira.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 108. orr.

Nola erabaki ETAren borroka ez dela espiritualki, moralki, historikoki oso positiboa?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 92. orr.

Birjinen Birjina loriatsuak gorputzean materialki bezala, zuk ere, ez dago zalantzarik, beti eraman dezakezu hura espiritualki zeure birjina-gorputz garbian, haren urratsei, apaltasun eta pobretasunari batez ere, jarraituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

Espiritualki, ni baino sendoagoa zara –esan zion Vladimirri-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 438. orr.

Arima adimenduna, berarekin espiritualki besarkatuta, egiazko bertutez gainezka, ernari jartzen da, nolabait esanda.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.

Moralki ohoragarria baina espiritualki arriskutsua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.

Analogia honetan, espero daiteke ingurune espiritualki gogorrek eragin bizigarria izatea erlijiozko ahaleginetan. mundu-oparotasunaren miasmak, masa lelotzen duenak, ongi eragin lezake mundu honetako xarmei buruzko mesfidantza arima espiritualki sentibera eta kementsuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus