Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espiritualitate iz espiritualtasuna.

Frantziskoren bizitzan, espiritualitatean eta otoitzean toki berezia du Mariak, salbamenaren historian eginkizun berezia duen bezalaxe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 91. orr.

Badira S. Frantziskoren idazkietan hainbat hitz eta kontzeptu, bere pentsamenduan eta espiritualitatean joan-etorri handikoak izanik, adiera berezia dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Espiritualitate berri baten bila zebilela aitortu zuen egunkari batean, Amazonian -ez dakit Perukoan edo Ekuadorkoan- denboraldi bat egin ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 247. orr.

Helburua gure barruko espiritualitate kristaua piztea izango zen beti ere, bizimodu zintzoagorako asmotan jarri eta, ahal bazen, norbaiten barruan ezkutaturiko erlijiorako bokazioa ernaraztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Zinezko espiritualitatea dario argazki horretan, ikuste kontu horietan sinesten ez duenarentzat ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 49. orr.

Zelanok espiritualitate-tratatu txiki sistematikoa eskaini nahi die anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Klararen idazkiek argi adierazten dituzte bere pentsamenduaren eta espiritualitatearen iturri edo eragin nagusiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus