Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Materialismoa alferrikakoa baldin bada nire izatearen argipen-era gisa, orduan espiritualismoa ere horretarako askieza da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.
Mugimenduak globalismoa nabarmendu zuen AEBen partikularismoaren ordez; kultur eta erlijio aniztasuna, Mendebaldeko judu-kristautasunaren ordez; eta espiritualismoa monoteismo etikoaren ordez. Berria - Gaiak 2004-03-31
Erretorika irakasleak izaten dira horiek, XVIII. mendean doministiku nola egiten zen kontatzeko eginkizun goitarra duten horietakoak, zientziak nola huts egiten duen, eta materialismoa, determinismoa, kausa-efektu kateatzea arrunkeria bat dela eta espiritualismoa gauza goititu eta guztiz fina dela esaten digutenak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.
1868ko "iraultzaren" ondoren [...], positibismoa liberalismoari asoziatua agertu da, idealismoa eta espiritualismoa erregimen zaharraren aliatutzat jotzen ziren bitartean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.
Era honetan korrientea izan da ekialde/mendebal alde kontrajarpenarekin operatzea kultur historian edozeren interpretaziorako (mitoa versus filosofia, mistika versus teknika, espiritualismoa versus materialismoa, etab.). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 229. orr.
Doktoreak batean biltzen, konbinatzen, nahasten zituen Ekialdeko espiritualismo zaharra alemaniar materialismoarekin, Apostoluen morala Epikurorenarekin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.
Guretzat bizitzan oinarrigabekoa den espiritualismo gogoberoan ez galtzeko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.