Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espiritual 1 izond espirituari dagokiona, espirituzkoa.

Oso aurpegi polita du, eta begi bizi-biziak eta oso espiritualak, baina berak nahi ala ez, gaiztoa eta gogorra den zerbait dago marraztuta haren hazpegietan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 68. orr.

Irakurketa honek errealitate espiritualen existentzia onartzera eraman zuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

Izan ere, galdetu nahiko banu ea arimak bere baitan izaera espirituala duen, orduan galdekizun honek ez luke ezein zentzurik izango.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.

Beste aldea, alderdi espirituala, berekiko gordetzen zuen Adelak, eta oso jende gutxik zekien haren berri, ez ezkutatzen ahalegintzen zelako, baizik eta inguruan ez zuelako ez interesik ez sentikortasunik ikusten inori halakorik azaltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

Errealitate materialetatik espiritualetara, sentigarritik materiagabekora jauzi egiteko, arte liberaletara jotzen du, gramatikara zehazki.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 19. orr.

1224ko irailean, gailurra jo zuen Frantziskoren ibilbide espiritualak: Jesu Kristoren nekaldiko oinazeekin bat egiten du bere "nekaldi" pertsonalaren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Oroi naiz Ain Sefra hirian nintzela erretreta espirituala egiten, beste apezgai batzuekin izigarriko segada erreusitu zutelarik gure soldadoek Tamedda mendiaren kaskoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 63. orr.

Berorren laguntza espiritualaren beharrean nago.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 266. orr.

Aholku espiritualak dira, Frantziskok bere ebanjelio-bizitzako urteetan zehar emanak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 119. orr.

Melen ustez, benetako maitasuna maitasun espirituala baino ez zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.

Gizaki primitiboaren ikuspegi espiritualean elkartasuna dago nabarmen tribukidearen eta bere jainkoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

Islamak testigantza eman zuen, denboran zehar, Mahomak gizadiari ekarri zion erlijio-mezuaren balio espiritualaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Kristautasuna Zibilizazio Helenikoaren kolapsoaren ondoriozko neke espiritualetatik sortu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

Jainkoak eta bere aingeruek, beren eraginaldietan, zinezko alaitasuna eta poz espirituala ematen dute, etsaiak eragiten duen tristura eta asaldura oro uxatuz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 193. orr.

Haur-borrokan, helduarenean bezala, garaipen espiritualak prezio espiritual bat izaten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.

Erdi Aroko pentsamenduan, politikari buruzko pentsamendua, fedea vs arrazoia eztabaida izan zenez, botere espiritualaren eta munduko boterearen arteko harremanetarantz bideratu zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.

Subkontzientea baita, ez adimena, gizakiak bere bizitza espirituala bizitzeko duen organoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Ez omen dago bizitza espiritualik nekerik gabe eta irakurketa bezalako aisia betetzeko ekintza intelektual batek ere neke fisiko halako bat [...] behar du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

Orientabide bat nahi zuen aurkitu, aldi berean espirituala eta praktikoa izango zen egia bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Apartamentu hura urte haietako bilera espiritual eta mundutar garrantzitsuenak hartu zituen agertokia izan zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Ez daki bi denbora daudela, fisikoa eta espirituala (poema labur baten irakurketarako behar ditugun bost minutuek ordurik gabeko denbora batera eramaten gaituzte), eta baleki ere, ez luke ulertuko ez direla paraleloak, ez doazela abiadura berean, ez dutela esperientzia berdinik eskaintzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

Baina giza bihotza alaitasun espiritualez beterik denean, alferrik isurtzen du sugeak bere pozoi hilgarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

Handiak izan ziren iragan mendeko aldaketa sozial eta politikoak; lazgarriak oso bai bi mundu gerrateak bai gure gerra zibila ere; sakonera izugarrikoa, gerra horien ondorengo amildegi espirituala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Erromatar komunikabideek lagundu zuten merkataritza espiritualean, kristautasunak horrela topatu zituen beste erlijio nagusi eta filosofietatik beraietan onena izandakoaren muina atera eta heredatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Hain da ahalguztiduna ezen ezerezetik, hots, izaterik ez duenetik, sor baititzake gauza handiak eta txikiak, zerukoak eta lurrekoak, espiritualak eta korporalak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 271. orr.

2 (pertsonei buruz)

Frantzisko Sienan zegoela, Predikarien Ordenako bat etorri zen bertara, gizon espirituala eta teologia santuan doktorea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Bere lagunak mezularia bidali zion andre espiritual bati santuarentzat ogia eta ardoa apalki eskatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.

Hau dena, otoitzean ari zen anaia espiritual batek ikusi zuen, ilargia oso argi baitzegoen zeruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 354. orr.

Cheikh Ahmed Yassine, Hamaseko buruzagi espirituala hil dute israeldarrek.  Herria   2004-04-01

Israelgo Armadak Hamaseko buru espirituala hil eta biharamunera, NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua bilera egitekoa zen bart, Jassinen hilketaz nola erantzun erabakitzeko.  Berria - Mundua   2004-03-24

Hurrena, anai Jaxintorengana jo nuen, anaiatzat ez ezik, gidari espiritualtzat ere -nolabait esatearren- jotzen bainuen azken bolada hartan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 250. orr.

Jean Duvergier de Hauranne (1581-1643), teologoa, Jansenioren laguna, jansendarren egoitza izan zen Port-Royalgo abadiaren zuzendari espirituala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Erlijio sinesdunak kontsumitzaile espiritualtzat jotzen ditu New Age mugimenduak.  Berria - Gaiak   2004-03-31

3 (hitz elkartuetan)

Anaia Eguzkiaren Kantikaren iturri teologiko-espirituala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 232. orr.

Frantziskoren kultura batez ere teologiko-espirituala izan zen, esperientziari lotua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

• 4 iz iparramerikar beltzen erlijiozko kantua.

Talde honek, emanaldi bakoitzean, esklabo afroamerikarren garaiko espiritualetatik hasi eta igandeko mezetan abesten dituzten soinuetara arte bidaia egiten du.  Berria - Kultura   2004-12-17

Eta zelan kantatzen dituen espiritual zoragarri horiek!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Eta horiek espiritual zoragarriak horiek!... Gogoko ditut, gero!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

Ez elizako (espiritualak bezala) edo lanerako (lan-kantak) musika, eguneroko pena ugariak eta poz laburrak kantatzeko herri-musika baizik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 114. orr.

· Negro espiritual horietako bat eskaintzen digu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus