Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espiritismo 1 iz hilen espirituak biziekin harremanetan jar daitezkeela dioen doktrina.

Ateak irekitzen dizkie ateismoa, panteismoa edo espiritismoa bezalako mugimenduei.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Astrologia eta espiritismoaren teoriak ahantzi gabe, jakina.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 104. orr.

Rollebonekin komunikatzeko haietaz baliatzea baino hobe nuke espiritismora jo zuzenean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.

Gau haietako batean, espiritismo saioa antolatu zuen Iñigo Sarasolak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.

Hala ere, espiritismo-gaua aukera jeniala zen ondo pasatzeko, espirituen inbokazioan eta haien balizko agerpenean sinetsi gabe ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.

2 irud/hed

Hutsunea ez zen erabatekoa izan, ordea, eta ez naiz ari "gogoan zaitugu" eta gainerako espiritismo politikoaz, ez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus