Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espiral 1 iz lerro kurboa, puntu baten inguruan birak egiten dituena, puntu hartatik erregulartasunez urrunduz. ik kiribil.

Ordaindu beharrekoaren papertxoa hartu, eta espiral bat marraztu zuen Jonathanek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.

Haren gainean, ganga esferiko argitu bat buru zuela, espiral baten tankerako frisoa, hainbat itzuli egiten zituena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

Era horretako beste esperimentu harrigarri bat diskojogailu batean espiral bat duen kartoi bat jarri eta hari begiratzea da: diskojogailuaren platera biraka ari den bitartean, itxurazko estutze edo zabaltze mugimendu bat sumatzen da, espiralaren zentzuaren arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Aingira, ukitzen zutela sentitu bezain laster, kiribildu egiten zen bere baitan, korapilo arinetan, aska mehar hura bere espiralen kolore berde distiratsuez betetzen zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.

Beldurra askotan espiral bat da, zabaldu egiten da espiralaren jatorri zehazgabetik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.

Presio baxuen ardatzaren inguruan, haize beroak, zikloi eremu batean, espiral baten gisara ezkerreko alderuntz goraka aldegiten zuela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.

Debekatuta dago -hau, bai, esplizitoki-, aldi berean, espiraletan jardutea edo espiralki jokatzea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 19. orr.

Haien oskoletako espiralen ederrari begira gozatu ginen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

Hortik pasatzen da espiralezko eskailera, amilean nahiz goraka urrunean galduz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Euliak igandea zela ohartu gabe eta paper zintzilikatuen beldurrik gabe ari ziren, burrunbari, batak bestea jo eta oso bizkor bereiziz, bata gora espiral zoroan, bestea kolpearen puntura bueltaka behin eta berriro, imandurik balego bezalako zorabioan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.

Nazgûlak, minduta, garrasi luzea egin eta urrundu egin zen; beste lauak, ezbaian ibili ondoren, espiral zorabiagarrietan gora joan ziren ekialderantz, hodei baxuen artean desagertuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.

'Arren eskatzen dizut' gehitu du lerroaren gainean, eta espiral bitxi batez lotu du 'ikustera' hitzarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 113. orr.

Espiral logaritmikoa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.

Azalean lau beso biribilen zeltiar espirala zeukan grabatuta, bere klanaren sinboloa.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Espiral formako begiradak, joanekoak, joan-etorrikoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.

4 (izenondo gisa)

Gailuaren orratzak diskoko ildo espiralean grabaturiko gorabeheretan aurrera egin ahala, korronte elektriko bihurtzen dira orratzari eragiten zaizkion presio-aldaketak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Marteren inguruan egunean hirutan orbitatzen du, eta bere orbita espirala da, beraz, azkenean, Marteren azaleran deuseztuko da.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Figura eliptiko eta espiralak izango ditu Serraren obrak, altzairuz eginak eta lau metroko altuerakoak.  Berria - Kultura   2004-02-27

5 irud/hed

Horrek guztiak azken bolada honetan hedabideetan erruz topatzen dugunarekin zerikusia duela nabarmendu du, hots, «biolentziaren espirala deritzona» dakarrela askotan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Hezur hauskorrak mailadien kontra xehe-xehe eginda uzteko arriskuarekin, almuedanoak ziztu bizian jaisten du espiral estua, eta behera iristen delarik zorabioak jota erortzen da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 210. orr.

Izu-ikarazko espiral batean jausi naiz, amesgaizto paranoikoan. Praktikan ordea, indexazio-mekanismoek eragindako prezio-soldaten espiralak, inflazioaren gorakada izugarria ekarri zuen herrialde industrializatuetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

Bart piztu behar zuen berriz motor esperimentala, lau egunez, sateliterantz espiralak eginez hurbiltzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Jose Maria Pastorrek esan zuen Egunkaria beti agertu zela indarkeriaren espiraletik ateratzeko irtenbideen alde.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

6 espiralean adlag ik espiralki.

Espiralean engainatu zuen Veronicak Alain ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 211. orr.

Itaunketek, kriminalisten arabera, espiralean garatu behar dute gertakizuna, nolabait esateko, baina sekula ez zuzen-zuzenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 104. orr.

Madeleinek fonografoaren platerean utziko du, biraka hasiko da; altzairuzko orratza saltoka eta kirrinka hasiko da ildoetan, eta ondoren ildoek, espiralean, diskoaren erdiraino behin eramanarazirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 277. orr.

Bere eskuineko eskua arabeskoak eginez zerutik jaisten ikusi nuen, tiroak jotako hegaztia bezala, espiralean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

Biak hala biak berpiztea islatzen duten landareak dira, kiribilka espiralean aihenatzen direlako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus