Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espinaka iz belar landarea, hosto bigun berde-berdeak dituena, barazki gisa ereiten dena (Spinacia oleracea). ik ziazerba.

Aldi batean eskarola baizik ez genuen jateko: eskarola harearekin, harearik gabe, patata purearekin, hutsik edo eltzekoan; geroztik espinakak, arbi-azak, terebuzak, luzokerrak, tomateak, xukruta, eta abar.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

Zerba, espinaka eta txikoriaren oihartzuna uzten dute ahosabaian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 72. orr.

Egunero-egunero espinaka erdi-egosiak (bitaminak ez omen dira galdu behar eta) eta patata ustelak baizik jaten ez badugu; gure urdail hutsetan letxua entsaladan, eta letxua egosia, espinakak, eta berriro espinakak baizik jaten ez badugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 300. orr.

Igandero aldatuko duzue etxe batetik bestera eta txandaka zainduko duzue, eta bazkatzen emango diozue, espinakak eta lekak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 117. orr.

Haurra oheratu ondoren emazteak untxia espinakekin atera zigun.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Emakumea erdi etzanda zegoen, gozo-gozo, arrautza egosi bat espinaka-platerkada batean bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Ziazerba edo espinaka potoa ere bada aberria, Patri, ezen hainbeste zorigaitzi aurre egiteko beharko baitugu zerbait, munduaz gain, eguraldia ere kontra jarri zaigun honetan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus