Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iman batek nola, Parisek hala erakartzen zuen nabarmentzen zen jende oro: artistak eta bankariak, gaizkileak eta negozio-jendea, puta-zorriak eta espiak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 296. orr.
Bazuten zapata-garbitzaile haiek profetikotik zerbait, misio baten zain dauden espiak edo jainkoek bidalitako ordezkariak ziruditen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.
Ez zuen polizia edo espia baten aparteko itxurarik, baina espiei ez baitzaie zer diren nabaritu behar, ez nengoen eroso. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 174. orr.
Bost axola niri espia izate doilor honetara behartu nauen herri barbaro hori. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 72. orr.
Colganen espia dela esango nuke nik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 182. orr.
-Ni espia? Zerena? Norena? Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 83. orr.
IMCk ezkerreko poltsikotik ateratzen du informazioa, era sentsazionalistan hitz eginez, IRAk gobernuaren erakundeetan espiak dituela dioenean. Berria - Mundua 2006-02-03
Zumalakarregi generalak espiak nahasteko erabiltzen zituen trikimailuak. Berria - Kultura 2004-06-03
Kontroletako batean, soldadu-buruak, higanota baita, espiatzat jo du Garibai. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.
-Kim Philby sobietar espia ospetsua Gernikan izan zen, hara! -esan zuen bisitariak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 84. orr.
Horrako gizon hori, pentsatu nuen, Okhranako funtzionarioa izana da eta Parisen espia komunistaren bat garbitu du. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 14. orr.
Kosta egiten zitzaidan neure buruari sinistaraztea nire bizitza bizitza galdua zela, gezur bat; nire izena, mailegatua, lapurtua; nire pasaportea, espia nazkagarri baten agiri nazkagarria. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 118. orr.
Espia hutsa zen abade hura, Donostiako Maria Cristina hotelean matxinatu zirenen artean egon zen, tiroka ikusi zuten leihoan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.
Meza hasita zegoen eta arreba konturatzerako alde egin zuen Lucasek, jatorri errusiarreko espia ingeles baten zuhurtziaz eta jatorri etiopiarreko ostruka frantses baten arintasunaz. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 67. orr.
Hans Rabener prusiar espiak (alias Viktor Runeberg) pistola automatiko batez eraso zion atxilotzeko ordena zekarkion Richard Madden kapitainari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.
Jaso eta lumatu genuenean, deskubritu genuen zer mekaniko bat zela, espia begiluze halako bat, bere argazki kamera edo satelite digital eta guzti. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.
Are okerragoak ere badaude: hainbatek espia-lanak egiten ditu Buruzagiarentzat eta haren Gizonentzat. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 353. orr.
Sedukzioaren printzeak urte asko egin ditu bere hiritik urruti, ia Europako gorte guztietan baliatu ditu bere espia-dohainak guztizko luxu baten truke. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.
Sareak hedatu zituen eta eskuzabal banatu zuen diru asko, Kosmasen galbiderako, Markoren ibilbideen berri emango zioten espia mordo bat erosteko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 195. orr.
Izan zuen ondorio bakarra, mende horretako espia liburu eta pelikula onenetakoen iturri oparoa izan zela. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.
Espia-giro gehiegizkoa, nire gusturako ere. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.
espia bat (4)