Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espezimen iz bere espezieko ordezkaritzat hartzen den zera.

Espezimen hau Zooan hazia da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.

Hizkuntzan ezer abstraktorik ez dagoenez, mota horiek existitzen dira soil-soilik, hizkuntzak bildu dituen sintagma mota horien espezimenen kopurua nahikoa denean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

Gizon nordikoaren espezimen bikain horren fisikoaren deskribapen zehatzari [...] hasieran Anak goraipamen eskuzabala egiten dio.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

Geratzen den espezimen bakarra Gizarte Arabikoa da, erakunde nomada bizkarroi baten zamak suntsitu zezakeena nomada ez zen mundu batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.

Pérez izatea ezin onartzetik euskal atso guziek nahiko luketen suhia izatera pasa den espezimen eredugarria, dioen guziari soltura faltsu, errepelente eta beratza kutsatzen diona.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus