Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nork esango zuen 1850ean, Pasteur-en eta Koch-en aurretik, eritasun kutsakorrak, azken batean, germen espezifiko batzuen erasotik zetozela? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.
Kasu guztietan, erreakzio-kate linealak ditugu, hots, sekuentzia batzuk, non urrats bakoitza entzima espezifiko batek katalizatzen baitu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.
Sistema horren eginkizuna, beraz, ez da egitura espezifikoak finkatzea, baizik eta kokapen erlatiboak, koordinatu-ardatzak markatzea, zelulentzat, organismoaren baitan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.
Hala ere, teoriaren eta errealitatearen arteko auzi horren inguruan badaude beste arazo espezifiko batzuk. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.
Segmentu bakoitza, lurralde bakoitza, lurraldeko zelula bakoitzean paraleloan diharduten hainbat homeogeneren konbinazio espezifiko batek determinatua da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.
Entzima horiek guztiz ere espezifikoak ziren: bakoitzak ADN sekuentzia labur jakin bat ezagutzen zuen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.
Arau-multzo hauek nahikoa espezifikoak dira esparru hauetako bakoitzean eta euretan formazio diskurtsibo bereziak eta banakakoak ezaugarritzen dituzte. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 74. orr.
Kontzeptuak eratzeko arau espezifikoen bidez. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 86. orr.
Garuneko beste alde batzuetako lesioek beste nahasmendu batzuk sor ditzakete sentimen nahiz mugimenean, mintzamenean nahiz pertzepzio-, ezagumen- edo oroimen-funtzio espezifikoetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.
Balioak eta arauak, printzipio epistemologikoak eta metodologikoak, ez dira zentzu absolutuan ulertzen, testuinguru espezifikoetan baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Bakoitza erabiliz, modu espezifikoagoan hel diezaiekegu garapenaren zenbait alderdiri. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 122. orr.
Giza gorputzaren grabitate espezifikoa, ohiko egoeran, gorputz horrek kanporatzen duen ur bolumenarena adinakoa izaten da gutxi-asko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 151. orr.
Material baten pisu espezifikoa balantzarik gabe kalkulatzea ez da noski gauza erraza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.
Nire asmoa ez da hemen inolaz ere hau benetan materien ezberdintasunei pisu espezifikoaren arabera gertatzen zaienik baieztatzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 102. orr.
Gramoko 0,24 kaloria da airearen bero espezifikoa: balio apal samarra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.
Uraren bero espezifikoa (hau da, uraren tenperatura gradu bat igotzeko behar den beroa) gramoko kaloria bat da: oso balio altua, amoniakoak beste ezein likidok gainditzen ez duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.
Urak bero espezifiko altua duenez, kopuru txiki batek nahikoa bero gordetzen du; arnasbideetako barne-estaldura hezea berogordailu bikaina da, beraz, sartzen eta irteten den airearentzat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.
Odolaren % 80 ura da, eta ura ingurune ona da hozteko edo berotzeko, bero espezifiko altua baitu: beste likido arrunt eta kaltegabe guztiek baino altuagoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.
bero espezifiko altua (3); espezifiko batzuk (3); espezifiko eta (3); grabitate espezifikoa (5)