Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrelako kasuei egiaren kontzepzio semantikoa aplikatzeko, beharrezkoa litzateke hizkuntza naturala bere egitura zehazki espezifikatuta lukeen beste hizkuntza batekin ordezkatzea, horrela arazoari hala-holako ebazpena emateko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.
Bere galdekizunak ez ditut sahiestu giza arrazoimenaren ahalmen eza aitzakiatzat hartuz; aitzitik, haiek printzipioen arabera konplituki espezifikatu ditut eta, arrazoimenak bere buruarekin zuen gaizki-ulertzearen gunea aurkitu ondoren, bere gogobete osorako konpondu ditut. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.
Eszena antolatu baino lehen elementuek (oraindik edozein direnean, espezifikatu gabe daudenean) duten garrantzia, nagusitasuna aipatzen du batez ere Deleuzek zinemari buruz, eta gauza bera esan daiteke irudiaren izateko modu guztiez ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 267. orr.