Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espezie iz izaki bizidunen taxonomian, generoaren azpiko saila.

Beharrezko mugimendu-konbinazioa ez zen lortu K.a. zazpigarren mende arte, nahiz eta ordurako zibilizazio deituriko gizarte-espeziek jadanik bazuten agian hiru mila urteko bizia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

Lurra borobila dela edo espezieek eboluzionatzen dutela baieztatzea ez da enuntziatu bera Copernicoren aurretik eta ondoren, Darwinen aurretik eta ondoren. Tetraodon nigroviridis espezieko arrain baten genoma deskodetu du Frantziako ikertzaile talde batek, eta horri esker, espezien eboluzioaren inguruko gauza asko jakin dituztela esan dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 120. orr.

Dagoeneko, bada, ezin zaie egitura proteikoen desberdintasunei egotzi, luzaroan egin den bezala, espezieen arteko formen eta jokaeren desberdintasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

Ikerketa horren arabera, hegaztien gripearen birusa gizakiaren ohiko birusaz nahastu zen aurrena, eta, gero, gure espeziera egokitu zen.  Berria - Gaiak   2004-02-07

Sala hark, aldiz, ezkutuko mehatxua gordetzen zuen, zeren, paretetan hainbertze burezur zituela eta hainbertze espezietarik, nornahik pentsa baitzezakeen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Zenbait espezietan, saguzarrak multzo handitan biltzen dira negualdian (elkarri beroa emateko) eta ugalketarako moldaketa berezia izaten dute.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 106. orr.

Galtzeko zorian diren espezieak salbatzeko gaur egun egiten diren ahaleginak espezieetan zentratzen dira, nahiz eta bistan izan kasu askotan espezieon bizilekua galtzeak eragiten duela arriskua.  Berria - Gaiak   2006-03-08

Berehala, han etorri zitzaion aingeru-arkitekto samalda bat, askotariko espezietako izaki bizidun, landare eta animaliak erakutsi beharrez, guztiak ere baitezpadakoak planeta berria aurrera aterako bazen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

Badituk lehoi eta basoilarrak, eta baita beste hainbat animalia hango eta hemengo, larrialdietan beren espeziekoei eta are beste espezieetakoei laguntzen saiatzen direnak: neuk ikusi izan ditiat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.

Ez dira, bada, gene eragileak soilik -hots, egituren eta kimika zelularraren materiala determinatzen duten geneak- espeziez espezie beren horretan dirautenak eboluzioan zehar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.

'Eta hemengo faunako ze espezietakoa zara zu?' galdetuko dizu belarrira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

Banako ni hauxe zer naizen alegia, ez zer-nolakoa edo zein espezietakoa (gizon, euskaldun: errepresentazio kontzeptualak, "artekoak", subjektu ezagutzaile eta ezagutzako objektuaren artean).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Egun soilik 12 landare eta 14 abere espezietatik ateratzen da munduko janarik gehiena.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Espezie bakoitzak bere usaina dauka, beste espezieetatik bereizten duena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.

Horrek itsas espeziei kalte handia eragin diezaiekela ohartarazi dute zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-08-18

ICESek 135 arrain eta itsaski espeziei egiten die jarraipena.  Berria - Mundua   2004-10-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus