Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espezializazioa lanaren nazioarteko banaketaren kontzeptuaren sorburuan dago; munduko baliabideen esleipena erabaki arrazionalen eta koordinatuen arabera egiten dela pentsaraztea da kontzeptu horren alde txar nagusia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.
Espezializazioa, teoria klasikoak azpimarratzen dituen baldintza estatikoetan baino areago (hornidura naturalak eta faktorezkoak), berrikuntzan oinarritzen da gaur. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.
Sare horiek aldi berean daude, batetik, merkatu desberdinen arteko hazkunde-diferentzialen mende (konkurrentziaren printzipioa) eta, bestetik, beren ekoizpen-jarduerak kokatzeko enpresek abian jartzen dituzten estrategien mende (espezializazioaren printzipioa). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.
XX. mendeak ikusi du espezializazioaren garapena, gure inguruko gauza guztiak gero eta txikiago egin eta horretaz jabetzeko gai diren espezialisten ordua. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 50. orr.
Europako ekoizpenaren ezaugarri garrantzitsua izan zen garai hartan lurraldeen araberako espezializaziorik ez izatea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.
Produktibitatea, bestalde, eginkizunen espezializaziotik dator, espezializazioari esker aski denbora irabazten baita, eta makinak erabiltzen ahal baitira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.
Ez da ordea horretatik ondorioztatu behar espezializazioak eraginik ez duenik Ipar-Ipar trukeetan, ezta konkurrentziarik ez dagoenik Ipar-Hego trukeetan ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.
Eredu fordista nagusi izatetik, eredu post-fordista edo espezializazio malguaren eredua nagusi izatera pasatu gara. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.
Gauzak gehiegikeria apur batez azalduz, herrialde garatuen arteko truke industrialetan, nazioarteko espezializazioa aldez aurreko konkurrentzia guztiz aktibo baten emaitza baino ez dela esan daiteke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.
Lehengaien eskariaren (eta, hortaz, prezio erlatiboen) bilakaera kaltegarriak, epe luzera, espezializazio mota horretatik aldentzera eraman zuen, zein bere neurrian, herri ekoizle asko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
· Ekonomi espezializaziorako ia misteriotsua den jarrera eta tradiziozko legea bere xehetasun txikienetan zehazki betetzea dira diasporaren bi baliabide nagusiak muga menderaezinen edo trebetasun militarraren ordezko artifizialak bere buruari emateko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.