Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espezialitate 1 iz zientzia edo ikerketa alor aski mugatu bati buruzko ezaguera sakonen multzoa.

Barazki zurituak ziren ama Chantemesseren espezialitatea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Eta arlo hau zure espezialitatea da, ezta, Lupin?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 234. orr.

Oraingoan, ordea, bere espezialitateko kontua da: metrailadorea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 151. orr.

Gainerakoan, bere espezialitateko estereotipoari dagozkion guztiak bete-betean konplitzen zituen: kalakari isilezina, bidaiari ipurtarina, gautxori nekaezina, edale zoroa eta emakumezale gogorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Berak prestatuko zidala egun batean bere herriko espezialitatea zen plater berezi bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 51. orr.

Badakin, etxeko espezialitatea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 96. orr.

Baina kalabazinak dira zure sukaldeko espezialitatea, eta zergatik ez nauzu bihar afaltzera gonbidatzen?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 197. orr.

Iturriozek lana aurkitu zion; medikuntzako aldizkari baterako artikuluak eta liburuak itzultzea; aldizkariak espezialitateei buruzko lan berriak ere argitaratzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 294. orr.

2 norbaitek bereziki prestaturiko jaki edo kidekoa edo bereziki eginiko lana.

Foulon gozogileak bere espezialitate ospetsuak ditu erakusgai: alegia, gurin lilaz eginiko pasteltxoak, kono itxurakoak, gainean azukrezko bioleta bana dutenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

Su eramangarriak eta uretan itzalezinak sortzea Hermioneren espezialitatea zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 156. orr.

Aleman hau ez zen bere agindupean armada oso bat eramateko bezain aberatsa, bere espezialitatea gehiago zen ingeniaritza eta ingeniaritzan maiz jende asko behar izaten da makinak egiteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 358. orr.

Batez ere idatziz gauzatzen den espezialitate batean oroimenak horrenbesteko garrantzia badu, areago izango du bertsolaritzan, ahoz eta bat-batean gauzatzen den zerbait izaki.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 218. orr.

Komiki batetik biñeta bat ateratzeak (handitu eta irudi artistiko bat egiteko, Roy Lichtenstein-ek bere espezialitate bihurtu zuen bezala), irudi anizkun bat irudi bakar bihurtzen du,  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus