Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sendagileen artean, %51,8 mediku orokorrak, %37 espezialistak eta %10,6 pediatrak dira. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Ez dakit, gerta liteke kanpotik ere ekartzen ditugun espezialista horiek ez izatea adituak puntu honetan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 69. orr.
Gure espezialistek haren ordenagailua miatuko ditek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.
Gizarte moderno batek zerbait behar baldin badu, ongi prestatutako espezialistez gain zerbait behar badu, berriz ere diogu, edozein egoeratan ongi moldatuko diren langileak behar ditu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 94. orr.
Jakina da erlojupekoetan espezialista dela Bradley McGee. Berria - Kirola 2004-05-09
Historia garaikidean espezialista zen eta nazismoa sakonki aztertu zuen. Berria - Kultura 2004-02-05
Digestio-aparatuan espezialista zen lagun batek esan zidanez, hesteetako infekzio larri bat zuen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 260. orr.
Biharamunean, neure karrerako une magiko haiek laburbilduko zituen bideo bat egin ziezadala eskatu nion ikus-entzunekoetan espezialista zèn lagun bati. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 235. orr.
Automobilen makinerian espezialista izanik, poz-pozik onartu zuen arlo horretako enpresa boteretsuenaren eskaintza, Mercedes Benzena. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 33. orr.
Bazuen, izan ere, Madrilgo grazia xalo eta erne hori, madrileñismoan espezialista direnen gisagabekeria ergel eta fazatiekin zerikusirik batere ez duena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.
O. irakaslea nolabaiteko eredu izan da beti niretzat: ez du Nobel Saririk irabazi, ezta Züricheko ETHko beste zenbait irakaslek gozatu duten mundu-mailako osperik bereganatu ere, baina hura baino espezialista serioagorik nekez. komenigarria ikusten zuela, ni, denbora gehiago galdu gabe, espezialista on baten tratamendupean jar nendin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 155. orr.
Europako espezialistarik onenetakoa izango zen Malco beharbada, espageti bat dominatzeko gai ez bazen ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 112. orr.
Jardunaldien izena honako hau da: "Traidorearen eta heroiaren gaia literaturan", eta espezialista mordo bat elkartuko ditu hiru egunetan zehar. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 67. orr.
Autismoko espezialista Isabelle Rapinek azpimarratzen du maila biologikoan bereiz daitezkeela bi eritasun horiek, nahiz eta batzuetan antzekoak izan portaeraren aldetik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.
Bai, maitea, jakina nerbioetako espezialista dela. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.
Horren ondotik, nerbio, bihotz, bular eta buruko espezialistengana jo zuen, eta mikrobioek eta gaitz ezkutuek populatutako mundu baten ateak zabaldu zitzaizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.
Diseinu grafikoko espezialista batek dekorazio aldizkari baterako atondutako bodegoi postindustriala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Aurten baina, zorte txarra, bidean topo egin du azken urteetako lau t'erdiko espezialista handienetako batekin. Berria - Kirola 2004-01-02
Kirol horretako espezialista onenak, marka ezagunenak, eta kirol horren jardunarekin lotura estua duten pertsona eta elkarteak bilduko dira otordu batean egun horretan. Berria - Kirola 2004-02-20
Polinomioen aita zela, 3. mailako ekuazioen espezialista, astronomo ospetsua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.
Harreman estuetarako dohain berezia zuen, ongi konpondu zen hango eskimalekin, eta nolabaiteko espezialista bihurtu zen medikuntza polarrean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.
XX. mendeak ikusi du espezializazioaren garapena, gure inguruko gauza guztiak gero eta txikiago egin eta horretaz jabetzeko gai diren espezialisten ordua. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 50. orr.
Beharbada are hobeki gizakiei, haien gorputzak ez baitu inolako espezializaziorik, zaldien, txorien edo arrainenaren parekorik, eta, animalia-munduko espezialisten aldean, amateur hutsak baitira ia gizakumeak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.
-Ez kasurik egin -Mikel espezialista zen Jon lasaitzen-. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 45. orr.
Osakidetzan sendagile espezialista gehiago behar direla onartu zuen Gabriel Inclanek. Berria - Euskal Herria 2006-02-09
Ni laboratorioan nintzen beste bi gatibu espezialistarekin, Greziatik erromatar aberatsek inportatzen zituzten esklabo eskolatuen antzeko baikinen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.
Espezialista titulu bi, master bat eta doktorego programa bi izango dira. Berria - Euskal Herria 2004-07-01
Espezialista falta laster batean konpontzea espero du Inclanek. Berria - Euskal Herria 2004-06-29
bi espezialista (3); buruz buruko espezialista (3); da espezialista (3); erlojupekoetan espezialista (3); espezialista bat (8); espezialista batek (4); espezialista batengana (6); espezialista batengana joan (4); espezialista da (9); espezialista dela (4); espezialista direnen (3); espezialista eta (3); espezialista ez (4); espezialista onenak (3); espezialista zen (3); espezialistarengana jo (3); eta espezialista (4)