Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilobaren berritu beharra: haren eraginez, alpapa eta ahuntz-larruak esportatzeari utzi, eta inportazioetan espezialdu ziren, bertan zen portuges tropari begira: arroza, whiskia, tabakoa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 204. orr.
Horixe esan zioten Hegoaldeko azentuaz, gure literatura zaharrean espezialdutako Mintxori. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 51. orr.
Unitate horiek ohe kopuru jakin bat izan behar lukete, tratamendu protokolo eta espezialduriko pertsonekin. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Badaki, halaber, bezeriak oso estimutan izaten dituela zerbitzu bereziak, espezialduak, arrunkeriari ihes egiten diotenak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.
Tratatzen ari garen gaixoen heren bat inguru buru osasun etxeetan artatzen ditugu, lehen aipatu dudan oinarrizko maila espezialduan. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Batik bat aukera hauek nabarmendu zituen: informazio bolumen handia erabiltzeko ahalmena, erabiltzaileen araberako pertsonalizazioa, gune espezialduak sortzeko posibilitatea, edozein bitarteko (testua, irudia, bideoa,...) erabiltzeko aukera, iritzi-truke dinamiko eta askeagoa bideratzeko ahalmena eta datu-base erraldoiak kontsultatzeko erraztasuna. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.
Noizean behin, gainera, enuntziatu-mota espezialduetan adieraziak: erreferentziak, eztabaida kritikoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.