Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume espeziala zen Karmen, atso beldurgarri bat, beroa tratuan, eta, haserretzen zenean, haren nerbioak airea bera ere kiskaltzen jartzen zuen horietakoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 236. orr.
"Bi arrautza bi aldetatik eginak, patata frijituak, laranja ura eta kafea", "gosari espezial bat", "bi espezial", mahai zerbitzarien aginduak pilatu egiten ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.
Francois Duval belgikarra (Ford) izan zen onena (hiru espezial irabazi zituen), baina azkeneko espezialean oztopo bat jo eta gurpila txikitu zuen. Berria - Kirola 2004-10-30
Western bat ikusten ziharduen, eta bide batez grabatzen; antzinakoa, dialogo asko eta efektu espezialik batere ez. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 57. orr.
Irakurketa soila da, eta efektu espezialak ez ditut gustuko. Berria - Kultura 2004-03-07
Lana inori agintzeko, espeziala zen Godot. «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.
-Ezer espezialik ez. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 82. orr.
Oker bat egingo duela jakinda ere, kafetegira sartu eta gosari kontinentala eskatu du; Edurnek aipatu bezala, espeziala dago. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 92. orr.
Gu danok bere espezial samarrak gara eta Rufo pentsa. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 40. orr.
(1999) diskoa kaleratu zuen, artista zinez espeziala zela erakutsiz. Berria - Kultura 2006-01-05
Adineko pertsona asko zaindu zituela esan zuen Nemiak, baina Santos izan zela espezialena. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 103. orr.
"Erredaktore espeziala da" aditu nian behin zuzendariarekin ari hintzela, baina nik uste diat, kazetaritzan baino areago, bertzetan zela "espeziala". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.
Ez zegoen batere talaka, espezial pasatu dugu! Nire klasean eztabaida asko zegoenez emakumeen hankarteaz, eta bazegoenez errepikatzaile bat ikusia zuena eta espezial deskribatzen zuena, niri horrelako jakin-mina sortu zitzaidan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 248. orr.
Suteen ondoko lur agortu eta pobretuan, espezial moldatzen da han ere: hazia medio, han sortuko dira berriak, beren erpin goikoa difuminaturik horixkatuta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.
Drogen eta prostituzioaren arloan italiarrak espezial moldatzen baitziren. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 107. orr.
espezial samarrak (3); espeziala zen (3)