Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun batean, espetxezaina ziegaren aurretik igaro zen eta ateko begirazulotik oihukatu zion: [...]. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 48. orr.
-Noiz, noiz -haserretu zen espetxezaina, agure kamuts eta erretxina baitzen-. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 35. orr.
Bizitza osoa espetxean eman zuen eta hango arauak naturaren legeen parekotzat hartzen zituen espetxezain zaharrari iruditu zitzaion espetxea eta bere bizitza osoa halako zoroetxe bat zirela, eta bera zoro nagusia zela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.
Gainera, guardiako espetxezainak -bera ere zaharra- kolpetxo suspergarri batzuk eman zizkion buruan, eta horrek ere bere eragina izan zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.
Lorazain-espetxezainak giltzarrapo lodia zabaldu, eta txoritegian sartu zen Max. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 492. orr.