Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espetxealdi 1 iz espetxean ematen den denbora.

Ezkondua, ume bat izana [...], gero gerratea, espetxealdia, Düsseldorfera itzultzea, eta abar: ni harritu ere bai, denbora nola badoan, denok nola zahartzen ari garen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Espetxealdiko lehen egunetik bertatik, jendea eta bizitza espektro eta panpina mekanikoen mundu beldurgarri eta ulertezina izan ziren berarentzat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 79. orr.

Erresuma Batuko Poliziaren laguntzaile ohi bati 22 urteko espetxealdia ezarri zion atzo Belfasteko auzitegi batek 1989. urtean Pat Finucane abokatu nazionalista tiroz hil izanagatik.  Berria - Mundua   2004-09-17

Asko jota, 18 hilabeteko espetxealdia bete beharko luke, edonola ere.  Berria - Gaiak   2004-10-09

Gallizok nabarmendu zuen presoekiko jarrera «humanitarioa» dutela Espetxe Erakundeek eta horregatik erabaki zutela Galindok espetxealdia etxean betetzea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Kamar Al-Samani hamabost bat eguneko espetxealdiak ez dio kalterik egingo.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 122. orr.

Arlo juridikoan azkenaldian izandako «erasoaldi berria» ere gogora ekarri du: «Milaka saio egin ostean, jada lortu dute bizi osorako espetxealdiak aplikatzea.  Berria - Harian   2006-03-24

Badaki edo heriotzerat edo hil arteko espetxealdira kondenatuko dutela.  Berria - Harian   2006-04-13

Bere libururik ezagunenean, Kapitalaren pilatzea, pairatu zituen espetxealdietako batean idatzia, kapitalismoa barne kontraesanek desagerraraziko zutela aldarrikatu zuen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.

Bere bizitza eskandalu hutsa izan zen bere orgia, obra, epaiketarik gabeko espetxealdi eta sexu librearen eta ateismoaren apologiagatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Hara non, ordea, berau osatzera datorren espetxe politika zahar-berria trinkotzen ari den: bizi arteko espetxealdia hain zuzen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Ebazpen judizialetan agertzen ez diren hamaika zigor eransten dizkiote espetxealdiari.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Azken finean, espetxealdi luze batekin jolastea baitzen hura, arrisku izugarria bere gainean hartzea, gerokoa nola suertatu zen ikusirik ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 204. orr.

Atzo aske irtendakoek bezala, Lizasok eta Garmendiak ere dagoeneko bi urte baino gehiago bete dituzte espetxean eta badaezpadako espetxealdiaren epea gainditu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Rodriguez eta Epelde beste auzi bategatik dituzte behin behineko espetxealdian.  Berria - Harian   2005-04-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus