Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autobide, errebide, burdinbide eta horietaz, espertek nun nolako behar-ordu handienak diren beharra zuten aztertu. Herria 2003-03-13
Ikerketa egin dutenek -hogoi bat lagun omen eta denak espertak- garbiki diote ainitz sailetan laneko denbora sobera mugatua dela, 35 oren eta gaineratiko. Herria 2004-10-28
Asurantzak edo asurantzetako espertak pasatu dira ere, lehen estimu baten egiteko. Herria 2004-01-08
Auzitegiko espertak ere baieztatzen du legeak finkatutako arrabots neurria errespetatua dela. Herria 2005-06-30
Espertak, geometrak eta politikariak etorri ziren laborantza eraginkortzeko auzoen arteko lurren esku-aldaketa sustatzeko eta justifikatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.
Dupa batzu 3500 metrako barnatasunean izanki eta beste batzu oraino barnaxago, ez da den hoberenetik lan erretxa izanen bainan espertek errana dute ez dela ere ezin egina, gisa hartako muntadurekin. Herria 2003-02-13
Esperten arabera, hogoi mila tonako harroka muturrak baitu kolpez amor eman, zolatik uhainek jana eta gainetik azken denbora hotako euriteak. Herria 2001-01-11
Arrijuria Daniel, 45 urte, kontable-esperta -Larramendy Michel, 48 urte, kalitate-esperta- Sais-Mailherro Martine, 37 urte, ostatu-langile. Herria 2001-03-01
esperten arabera (4)