Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Max, esperpentoaren sortzailea, arau klasikoak ispilu konkaboaren matematikarekin eraldatu nahi dituen poeta handiak laster esango digu betiko: Gabon! Alabaina, oraindik Ministroarekin, Rubén Daríorekin, La Lunaresekin mintzatu behar du. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 166. orr.
Epaiketarekin sortu den «esperpentoa» anekdota hutsean ezin dela utzi diote taldekideek. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
18/98 esperpentoaren tolesetan ageri dira esandakoaren zantzuak. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Aupa esperpentoa, biba kitsch-a! Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 185. orr.
Gogolek errealitatea itxuragabetzen du etengabe, hiperboleen bidez, gorabehera xeheei eta denetariko bitxikeriei berebiziko pisua emanez, zeharo zentzugabeak diruditen deskribapenak eginez, errealitatea esperpentoraino eramanez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.
Future / No Future zen ale haren izena, eta zientzi fikzioa gaia; hala ere, nire lan honek ez zuen futurista izateko inongo asmorik: ikuskizun komiko bat eskaini nahi zuen soilik, esperpento sozial bat. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.