Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
esperpentiko izond itxuragabea, isekagarria.
Pertsonaiak irrealak eta esperpentikoak dira. Berria - Kultura 2006-05-06
Telebistan Jose Luis Moreno nazkagarriaren saio esperpentikoa zegoen eta hari begira geratu nintzen, senarraren purrustadei kasurik egin gabe. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 17. orr.
«Esperpentikotzat» jo zuen Carod-Rovirari bileraren xehetasunen berri eskatzea «jakina delako dagoeneko Ministerioak badauzkala». Berria - Euskal Herria 2004-02-03
Irudi hark Espainiako ikuspuntu «esperpentikoena» ekartzen dio gogora EAko sailburuari. Berria - Euskal Herria 2004-02-28