Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Segurtasuna handiagoa izan dadin, komeni da krema espermizida dutenak erabiltzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 90. orr.
Antisorgailu bezala baginaren hondoan ipini behar nuen diafragma bat eta gel espermizidaz betetako botilatxo pare bat eman zizkidan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 79. orr.
Pozez eta etsipenez betetako sasoia izan zen, kontrazeptibo lez cocacola erabiltzen genuen, azido karbonikoa espermizida zelakoan, baina cocacolak peritonitis eta gas enbolismo larriak eragiten zituen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.
Kontrazepzio metodoak -kondoia, espermizida, pilula, DIUa, basektomia- koitoa egin baino lehen edo koitoa egin bitartean erabiltzen dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.