Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espermatozoide iz arraren sexu zelula, obulua ernaltzeko gaitasuna duena.

Pilulak trabatu egiten du ernalketa, bai espermatozoideen lana zailagoa eginez, bai ernalketa prozesua eraldatuz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Pilulak trabatu egiten du ernalketa, bai espermatozoideen lana zailagoa eginez, bai ernalketa prozesua eraldatuz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Emakumea haurdun gelditzeko aukera gehiago egon zedin, obuluan txertatu zuten zuzenean espermatozoide bat.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Obulua eta espermatozoidea elkarturik sortzen den zelula batetik garatzen dira gainerako guztiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 95. orr.

Espermatozoidea obuluan sartutakoan, geruza fin-fin bat sortzen zaio obulu ernalduari.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.

Obuluek eta espermatozoideek babestu egin nahi dute urak daukan gatzetik, segundo apur batzuk bakarrik egin baititzakete gatz kontzentrazio horretan erre eta suntsitu gabe.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.

Saguekin, ikasia genuen espermatozoideak eta obuluak bildu eta nahasten, saio-hodi bat baliatuz, biak bat egiteko; hala eraturiko enbrioiak sagu inude batzuen baitan txertatzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.

Semena, edo hazia espermatozoidez eta prostatan eta semen besikulan sortzen diren likidoez osatua dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.

Basektomia eginez gero, baina, semenean ez da espermatozoiderik egoten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.

Espermatozoideak semenera iristea galarazten dugu basektomia eginda.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.

Hazia laborategian tratatzen da: zenbat espermatozoide mugikor dauden ikusten da.  Berria - Harian   2005-07-16

Zelula horiek 23 kromosomako espermatozoide bihurtzen dira gero.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Osakidetzako ospitale guztietatik, ordea, bakarrean eskaintzen dira (Barakaldoko Gurutzetako ospitalean) intseminazio artifizala, in vitro ernalketa eta espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa (ICSI) teknikak.  Berria - Harian   2005-07-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus