Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esperma 1 iz animalia arrek sexu harremanetan jaurtitzen duten ernal gaia, espermatozoideak dauzkana.

Testikuluen eta guruin lagungarrien jariakinez eratutako likidoa da esperma, espermatozoideak garraiatzeko funtzioa duena.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Niretzat, ez dago sexurik esperma isuri gabe, gizon batekin ari bazara, kondoiak sustraitik irentzen du plazerra, esperma ez botatzea krudela baino krudelagoa da emakumearentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.

Ugalketa eta sexualitatea bereiztea, jaiotzak kontrolatzea, esperma izoztuz emakumeak "artifizialki" ernaltzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Tabakoak esperma hiltzen duela erantzun zion.  Berria - Kultura   2004-04-27

Mutila hustu zenean, espermaren zaporea berak uste baino gozoagoa zela konprobatu zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 63. orr.

Espermaren azterketa genetiko bat egiteak antzutasuna tratatzeko bide berriak sortzeko aukera eskain dezake.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Ematen du humanitatea lo dagoela, neu bakarrik nagoela itzarrik goizalde sekretu honetan, itzarrik eta inoren lekuan, eroen ilargi espermazkoari begira eta kilkerren letania logabea entzuten gau luzean zehar.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

Espermatozoide bat arrautza baten zitoplasman injektatzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 275. orr.

Animalia gorenetan, eta orobat gizakietan, sorkuntzaren unetik dago bizirik organismo berria, hau da, obulua eta esperma batzen direnetik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.

2 (izenondoekin)

Handik segundu batzuetara Mikel ere busti egin zen eta nik eskuan jaso nion esperma hezea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 85. orr.

Yerling lurrina emanik izerditan zegoen emakume baten usaina aditu nuen berehala, egun jendetsuetan ohi ziren lurrin, olio-masaje eta esperma hotzaren usainekin batean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.

Ez zait haziaren zaporea gustatzen: alkandora kendu eta titiak miazkatu nizkion, esperma likatsua bere titiburuen inguruan zabalduz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

Ez zekiat ba zergatik, gero eta esperma mikatzagoa daukak!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Menhiren eguna urratzeraino egon ginen, etzanik, izerdi, ke, tu eta beharbada esperma ttanttek tepotzen zuten inguru giro jendetsuan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.

Ezerk ez zuen eragozten nire sexua laxatu eta ireki zedin, ezta nire sabelean esperma-zorrotada ezezagun bat zirkinik egin gabe onartuko zuen enbrioi bat jadanik egoteak ere.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.

Berehala sentitu ditut esperma-olatuak latexezko moilen kontra alferrik hausten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 44. orr.

Heziketa sexuala ez da obuluei, esperma hodiei, umetokiari, hormonei edo kode genetikoei buruz hitz egitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 297. orr.

Burua galdu ondoren ere, arrak larrutan jarraitzen du, eta badirudi emearen portaera basatiak erraztu egiten duela arraren esperma isurketa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 160. orr.

Mutila hustu zenean, espermaren zaporea berak uste baino gozoagoa zela konprobatu zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurrinetan, garbigarrietan, moketetan, gailu elektronikoetan eta arropan dauden gai kimikoek giza espermari egiten dioten kaltearen inguruko ikerketa aurkeztu zuen atzo Greenpeace erakunde ekologistak.  Berria - Gaiak   2006-05-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta esperma (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus