Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
esperimentugile iz esperimentuak egiten dituen pertsona.
Esperimentugile batzuek zentzu horretan emaitzak lortu izana aldarrikatu badute ere, teoriak ez du onarpen zabalik lortu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.
Esperimentugileen harrigarri, zera erakutsi zuen esperimentuak: oxigeno kantitate bera baliatzen zutela animaliek bi oinen gainean eta lau oinen gainean lasterka egiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.
Uretara burdin hautsa bota eta otarrainak pixka batean ur horretan utziz gero, otolitoak mugitu ahal izango zaizkie otarrainoi kanpotik iman baten bidez; esperimentugile burutsuari aukera handiak ematen dizkion teknika da hori. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.