Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espainia modernoaren esperimentuak Hego Euskal Herria birrindurik utzi du. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.
-Bizitzaren esperimentua interesatzen zaidak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 227. orr.
Margolanei dagokienez, urtebetez edo gehiagoz esperimentutan eta zalantzan ibili ondoren, aldi kementsu eta emankor bati eman zion hasiera I. jaunak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.
Kontu-kontaketekin eta serieko irudiekin egindako esperimentuek konbentzitu zuten Frederik Bartlett, 1920 eta 1930etan, "oroimena" deitzen diogun zer hori ez dela ezer, "oroitze" prozesu dinamikoak baizik ez direla existitzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.
Esperimentuei buruzko txostena aurkeztu ondoren, dirulaguntza guztiak murriztu zizkion taldeari europar gobernuak, eta denboraren makina ez zen inoiz errealitate bihurtu. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 84. orr.
Ankerkeria nabarmeneko aro bat izan zen, bai animaliekin egiten ziren esperimentuen arloan, bai abeltegi eta hiltegienean ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.
Laborategietako esperimentuen protokoloak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.
Giza eriarengandik inokulazioz animaliei transmititzerik ba ote dagoen ez dakigu, esperimentuz frogatu gabe dagoen kontua baita. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 55. orr.
Erantzun zehazgabeak ematen nizkion (asmo zahar bat hartu dudala berriro, gauza arraro bat dela, gogoeta antzeko batzuk, esperimentu moduko bat). Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 28. orr.
Diagnostikorako elementu batzuk eskaintzen ditu, bilakaeraren adierazle batzuk, osatzearen irizpide batzuk, esperimentu terapeutikoak baimenduz. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.
Newtonek, prismaren esperimentu ospetsuan, 1666an, erakutsi zuen elkarturiko kolorez osatzen dela argi zuria. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.
Esperimentu sionistaren ondorio bat Azterlan honetan lehenago planteaturiko puntu bat frogatzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.
Zurra-bainuaren lagin bat lortu, esperimentu-laboratoriora joan, eta aproba egin nuen 1: 10.000 soluzio bat atomizatzen erradiografia-xaflaren lagin bat agerian zegoen kamera beltzean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.
Unibertsitateko esperimentu-abeltegira joan ginen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.
beste esperimentu (7); diren esperimentu (3); diren esperimentuak (4); diren esperimentuek (4); diren esperimentuetan (3); du esperimentu (3); egin diren esperimentuek (3); egindako esperimentu (6); egindako esperimentuek (5); egindako esperimentuetan (6); egindako esperimentuetatik (3); egiten diren esperimentuak (4); esperimentu abstraktuak (3); esperimentu abstraktuak eta (3); esperimentu asko (4); esperimentu bat (14); esperimentu batean (6); esperimentu baten (4); esperimentu batzuetan (3); esperimentu bidezko (3); esperimentu egin (4); esperimentu egingo (3); esperimentu guztiak (4); esperimentu haren (3); esperimentu honek (5); esperimentu horiek (5); esperimentu kliniko (4); esperimentua eta (3); esperimentuak egin (12); esperimentuak egin ahal (3); esperimentuak egin nahi (3); esperimentuak egiteko (14); esperimentuak egiten (5); esperimentuak egitera (3); esperimentuak ez (3); eta esperimentu (9); eta esperimentua (3); eta esperimentuak (4); hainbat esperimentu (7); hainbat esperimentu egin (3); hainbat esperimentu egingo (3); horrelako esperimentuak (3); lehendabiziko esperimentu (3); lehendabiziko esperimentu abstraktuak (3)