Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tradizio laburreko hizkuntza batek aukera ugari eskaintzen ditu ia ezerezetik sortzeko, eraikitzeko, ikertzeko, esperimentatzeko, jolasteko, tradizio higatu eta ajetsuegi baten zamarik gabe bidea egiteko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.
Guretzat oso garrantzitsua da esperimentatzea eta teoria hutsean ez geratzea. Berria - Harian 2005-07-02
Nik ordezkatu egin behar nuen, laboratorioan esperimentatu beraren ideiok, eta gero, modurik bazen, berarekin batera, industrialki gauzatu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.
Azken urteotan, zenbait bertsolarik (gazteenek, jeneralean), bertso-saio formatu berri batzuk sortu eta esperimentatu dituzte. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.
Ama, aldiz, ikasten ari zela erakusteko irrikaz, entzuten edo irakurtzen zuena esperimentatzera ausartzen zen inongo beldurrik gabe. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 44. orr.
Poeta batek esperimentatzen duena ez baita Poesia, material poetikoa baizik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.
Betiraun guztitik hartutako kolpeen eraginez, hainbeste izan eta hainbeste aldakuntza jasanik, era guztietako mugidak eta elkartzeak esperimentatuz, azkenik gauzadi hau sortzeko eta irauteko moduko egituretara iritsi dira. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.
Beste irudiztapen forma batzuk esperimentatzen ari da: Pontitoren maketa kartoizkoak, bere hatz luze sotilez moldatuak, eta margolanen bideoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 187. orr.
Behatu ez ezik, esperimentatu ere egiten zuen, eta horretarako bere lagun handiaz baliatzen zen, Jean-Claude Briallyk egiten zuen pertsonaiaz: Briallyk Auroraren iradokizunei men egiten zien, eta, esperimentatzen ari baitzen bera ere, Beatrice Romand nerabearekin zituen harremanen berri ematen zion. «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.
Asko esperimentatzen al da euskal literaturan? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 325. orr.
Hizkuntzarekin jolastea gustatzen zaio eta asko esperimentatu du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 278. orr.
Horra hor Galileo, bere harriarekin esperimentatzeko asmotan...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.
Erresuma Batuko Cambridgeko Unibertsitateak tximuekin esperimentatzeko laborategi bat egin nahi zuen. Berria - Gaiak 2004-07-31
Lan horiek idazteko ikerketetan laguntzearren, hain zuzen, drogekin esperimentatu zuen, eta horren ondorioz izandako eldarnioek arrastoa utzi zuten zenbait pasartetan, hala nola, karramarroen eta antzeko piztien aipamena Goragalean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.
Gazteek esperimentatuz hazi behar dute, baina horretarako guneak sortzeko ahalmen handirik ez dugu. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Esperimentatzea maite zuen: postkubismora joko zizun, inpresionismora halako batean, abstraktura ondoren, beste batzuetan kubismora... Berria - Kultura 2004-02-20
Gordailu honetatik irteten dira gauzen antzekotasunak eta aldi berean elkarren hain ezberdinak, batzuetan esperimentatuak, bestetan esperientzien poderioz sinetsiak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.
Gogoeta horiek lehenengo zibilizazio aurreratuetako herriei aplika zekizkiekeen, hogeigarren mendeko gerragintza zuzen-zuzenean esperimentatu zutenei. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.
Bizitza benetakoa: maldan behera joan, infernuetako heriotza esperimentatu, eta maldan gora "gogoeta eroak" sortzen dituena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 139. orr.
Irakasle esperimentatua baina zorrotza zen hura eta hitz ez oso atseginak ibiltzen zituen mihi puntan baldarrak zigortzeko. Izan ere, amodio erreprimituak askoz hobeki argitzen baitu amodioaren fenomenoa, amodio esperimentatuak baino. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 84. orr.
Bertso eskolek badute bertsotan egiten irakasteko metodologia aski esperimentatu bat. Berria - Harian 2005-04-14
esperimentatu du (3); esperimentatu zuen (6); esperimentatzen ari (3); eta esperimentatu (3)