Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esperimental izond esperimentuari dagokiona; esperimentu bidez gauzatzen dena; esperimentatzea dagokiona.

Nola karakterizatu jarduera esperimentala? Zein esperimentu-mota identifika daitezke eta nola gauzatzen dira?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Gombrichen iritzian, ia prozesu esperimentala da ikusmenezko pertzepzioa: itxaropen-sistema bat behar du aldez aurretik, eta itxaropen horien gainean osatzen dira hipotesiak, berehala egiaztatzen edo ezeztatzen direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Gaitzaren lehen fasean zegoen jendearen artean funtzio kognitiboak galtzeko prozesua moteldu nahi zuten tratamendu esperimentalaren bidez.  Berria - Harian   2006-02-05

Estasiak, Bonabenturarengan, Jainkoaren ezagutza esperimentala esan nahi du, giza ekintza natural ororen etetea edo gelditzea eragiten duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 746. orr.

Hona hemen tesien kopurua arloka: 61 zientzia esperimentaletakoak, 61 gizarte zientzietakoak eta zuzenbidekoak, 48 osasun zientzietakoak, 27 humanitateetakoak eta 27 ikasgai teknikoetakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Bada jakintza bat, hastapen-hastapenetan dagoena, ordea, eta itxuraz oraindik aski lausoa dena, koloreen, forma batzuen eta abarren jarduerari buruzkoa, psikologia esperimentalak, soilak nahiz aplikatuak, aspaldi samarretik landu duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

Film esperimental batzuetan asko jokatu da baliabide horrekin, bat-bateko eten asko eginez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Zinema esperimentalean eskarmentu handia duen egilearen lana da, orain artean egindako bere filmik onena dugu, eta, jakina, industriaren parametroen barruan lan egiteko inolako asmorik ez du.  Berria - Kultura   2006-01-18

Aurten ere gauza arrunt bereziak izanen dira hala nola Golgoth 13 taldeak egiten duen musika esperimentala.  Herria   2003-07-03

Bi hilabete omen daramatza espazio horrek hutsik, baina lehendik musikari esperimental bat bizi ei zen bertan, pianoari sokak kendu eta soken ordez gomak jarri eta soinu berezi eta berriak aurkitu asmoz esperimentuak egiten zituena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.

Gauean jazz klasikoa, eta hasieran aipatu dudan Trakai gaztelura egin genuen bisitaldian, jazz esperimentala.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 198. orr.

Habanako talde gehienekin jo izan du, nola esperimentalekin, hala kontsagratuekin, Karl Marx antzoki erraldoian bezala, hotelik xumeenaren kafetegian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus