Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esperientziadun izond esperientzia duena.

Alboan, gainera, gidari esperientziaduna izan zuen, Mike Grist, Ari Vatanenen albokoa izandakoa.  Berria - Kirola   2004-01-09

Taldea gaztea baina esperientziaduna da, eta guztiei aurten ahalegin berezia egiteko eskatu nahi diet.  Berria - Kirola   2004-08-04

Talde indartsua eta esperientziaduna aurrean, pabiloia gainezka, jarraitzaileak etengabe oihuka.  Berria - Kirola   2004-02-22

Ez da horrenbeste kopuru kontu bat, bai ordea, bozketen garai horretan militar esperientziadunak bertan egotea, pentsatzen ahal baita, indarkeria areagotu daitekeela orduan.  Berria - Mundua   2004-11-21

Bidarraiko Barberaenea ostatuak bilatzen du sukaldari esperientziadun bat, gizon edo emazte.  Herria   2002-07-25

Hasiberriak izan edo esperientziadunak izan, harri berean estropezu egiten jarraitzen dute.  Berria - Kirola   2006-02-21

Amatur gazte bat eta berezko esperientziadun bat ariko dira hor parean ortzegun guziz, 3 1/2 tan hasirik eta bi partida eginez aratsalde bakar.  Herria   2003-03-10

Esperientziadun langabeentzat, aldiz, 45 urtetik gorakoa izatea da oztopoa.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Aholkuak emango dizkiete aita-amek beren seme-alabei; kontsolamendua guraso esperientziadunek esperientzia gabekoei.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.

Hiru ziren iheslariak, hirurak letoniarrak, esperientziadunak, aleman hizkuntzan eta inguruetako geografian adituak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 163. orr.

Hezkuntza arloan esperientziaduna izanik, marketina eta promozioa izango dira asmo horiek gauzatzeko erabiliko dituen tresnak.  Berria - Mundua   2004-08-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus