Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esperatu, espera(tu), esperatzen 1 du ad espero izan; zain egon.

-Ez duzu hurbiltasunik esperatu behar nigandik, eta ez didazu horren hutsik leporatuko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 59. orr.

Eta hori espero genuen berberak pasatu ginen euskara esperatzera, hau ere zerutik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Jostuna segizio handiarekin etorri zen, eta ez neskak bakarrik, normalean espera zitekeen bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 85. orr.

Batez ere, ez dirudi inbestimenduak egiten diren alorretan esperatzen ahal diren emaitzak jasotzen direnik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 143. orr.

Bittor sendiaren mendekatzera etorriko zela esperatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Ezin nuelako deusik esperatu heriotza baizik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 92. orr.

-Beraz, ezin dut esperatu inolako laguntzarik zuregandik?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 61. orr.

Izan ere, ezin zuten besterik esperatu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 75. orr.

Esperatu beharra omen zegoen oraindik ere gazteak ginelako, eta bitartean lan bat aurki nezakeen eta agian nire unibertsitateko ikasketekin jarraitu.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.

Orduak pasatu nituen alabaina, Joaquim gaixoaren antzera, damuz beterik, ene oinarrizko herri minaren ezabatzen saiatzen, Mamoud Darwichen olerkiak hor berean irakurtzen, agian espera eta ustez merezi nezakeen amodio erraldoiaren aiduru.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.

-Kersko -esan nuen nik-, bihar arte esperatu beharko duzu, ba; ibaiaz bestaldean dago.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 76. orr.

Ederki, esperatuko dugu.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.

Doloreak jasaten ikasiak ginen, panpox izateko bezala euskaldun jarduteko isilik sufritu behar baitzen baiki, frustrazioengatik irauten, hurbilduko zitzaigun askatasun goiztiria arte esperatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 12. orr.

Burua hutsik eta kezkarik gabe, egunean zenbait orduz bederen, lasai ederrean, elkarrengandik gauza handirik esperatu gabe.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Jaialdia amaitzeko ekitaldi honetako artista esperatuena gorde dute: Paco de Lucia gitarra jotzaile andaluziarra.  Berria - Kultura   2004-05-29

Jaialdiko artistarik esperatuenetakoa da.  Berria - Kultura   2004-06-02

Dagoeneko ikusgai dago uda honetako obra esperatuenetakoa, Animalarioren La Boda de Alejandro y Ana.  Berria - Kultura   2004-07-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus