Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esperantzatsu 1 izond esperantzaz betea.

Berrikuntzak eta iniziatiba esperantzatsuak, ordea, ezker abertzalearen eskutik espero dira hemendik aurrera.  Berria - Harian   2005-04-18

Normaltasuneranzko txango esperantzatsua.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 71. orr.

Oinaze goibeletan itotako morrosko sendo haien aurpegi minduetan, aspaldi hartan ez bezala, goiztiri esperantzatsu baten irribarre gozo-eztia hozitzen bide zen, izuti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 231. orr.

Azken hitzak esperantzatsuak bota bazizkigun ere, bukaeran "saiatuko naiz" hotz bat adierazi zuen, neurriz kanpoko ilusiorik egin ez genitzan, noski.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.

2 (adizlagun gisa)

Eta bagenuen, bestalde, esperantzatsu egoteko arrazoirik.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 95. orr.

Badirudi, halaber, esperantzatsu bizi nahi zituela zahartzaroko urte haiek.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 157. orr.

Bere predikuan, Molères Apezpikuak esperantzatsu agertzerat deitu gaitu.  Herria   2004-07-22

-Ez, ezta? -esan zuen beronek, esperantzatsu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 132. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus