Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esperantzagarri izond esperantza ematen duena.

Arrazoi ezberdinak ematen dituzten arren, batetik eta bestetik dioskue une esperantzagarriak bizi dituela gure Euskal Herri honek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Puntu esperantzagarriak ere badira.  Herria   2001-07-26

-Ez al da handiegia zure jakingura? -galdetu zion, irribarre esperantzagarria ezpainetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 206. orr.

Bi hitzez, etorkizun esperantzagarria.  Berria - Mundua   2004-09-19

Ondorio baikorrak eta esperantzagarriak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Pantaila modu esperantzagarrian argitu da sare eske ari den radarraren irudiarekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Ez diat uste azken bide horretakoa izan denik nirea, nahiz eta esperantzagarria izan niretzat eta nire semearentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 150. orr.

Ibarguenen esanetan, «datuak ez dira batere esperantzagarriak», eta hori izan da Bilbondoren eskaerari ezezkoa emateko arrazoi nagusia.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus