Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Onik atera da Baltzolako kobetan zortzi ordu harrapatuta pasatu dituen espeleologo bat. Berria - Euskal Herria 2006-01-03
Koba egokitzeko planak kezka sortu du ekologista, espeleologo eta mendizaleen artean. Berria - Euskal Herria 2006-04-20
Ibiltaria, mendira bakardade bila etorritakoa, kementsu sentitzen da berriro, ibilerak hitzegiteko gogoa berritu izan balio bezala, eta espeleologoekin hizketan pasatzen du goizaren azken ordua. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.
Arrisku handiko kiroletan, mendizale eta espeleologoen artean, kasu, erreskate taldeak egoteak eta zerbitzu horiek debalde izateak, zenbait kirolzale arrisku handiak hartzera eraman omen ditzake. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.
Aratseko 9etan, Hazparneko Elgar zentroan, Pierre Vidal esploratzaile eta espeleologoaren mintzaldia: "Harpeetako artea lanjerean". Herria 2003-09-18
Elkarte horretakoek Arantzadiko espeleologoei laguntza eskatu zieten. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 68. orr.
Gizona atera ahal izateko sendagile espeleologo bat sartu zen kobazuloan, eta haren laguntzaz atera zen. Berria - Euskal Herria 2006-01-03