Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
espeleologia iz lur azpiko barrunbeak esploratzen eta ikertzen dituen zientzia.
Ildo horretatik, adibidetzat hartu zituzten espeleologia, motonautika, paddlea edo billarra, eta kirolen bilduman jasota badaude ere, bakoitzak komeni zaion eraketa mota zein den deliberatu beharko duela argitu zuen. Berria - Kirola 2004-06-18
Baso ura zalditegitik hurbil zegoen, eta gu sarritan joaten ginen espeleologia egitera, oso paraje egokia zen-eta, dena leizez betea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 100. orr.
Espeleologian edo ardi latxekin artzaintzan dihardutenentzat ere Lezek duen garrantzia azpimarratu dute. Berria - Euskal Herria 2004-11-18