Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espekulatzaile 1 iz salerosketetan etekin handiak lortzeko merkatuaren gorabeherez baliatzen den pertsona edo erakundea.

Elikagaiak ezin du diru-bide huts izan, ezin da gizadiaren jarduera espekulatzaileen eskuetan utzi, inondik ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 28. orr.

«Eraikitzaileen eta espekulatzaileen interesen alde» eginiko legea dela adierazi zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Korsikako lurra Frantziatik edo Italiatik joandako espekulatzaileek eurenganatzeko arriskuan zegoela salatzen zuten.  Berria - Harian   2006-05-05

Diru-masa izugarri murrizten da, beraz, debaluazioaren aurretik, eta berehala puzten da ostera debaluazioaren ondoren, espekulatzaileek ahal duten azkarrena ateratzen baitituzte irabaziak, aldez aurretik erositako dibisak garesti salduz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Truke-tasa malguko erregimenean, espekulatzaileek (ustez, eragile arrazionalak direnak) interes-tasak apalak direnean erostean eta garestiak direnean saltzean datza espekulazioaren egonkortasun-eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Diru-agintariek erasotako parekotasuna aldezteko egindako ahaleginak, izan ere, espekulazioa elikatzen du, espekulatzaileak dibisak merke erosten jarrai bailezake, banku zentralaren erreserben ahitzeak debaluazioa noiz ekarriko zain.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Mugimendu horien protagonista nagusiak ez dira edozein ordenagailutatik operatzen duten broker txikiak, edo inbertsore partikularrak (esaterako, day-trader izeneko epe motzerako espekulatzaileak: egunean bertan erosiz eta salduz aritzen direnak), inbertsio eta pentsio funtsak dira aktore printzipalak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Etxebizitzaren inguruan espekulazioa da nagusi, eta, beharbada, udalak beraiek izaten dira espekulatzailerik garrantzitsuenak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

• 2 izond salerosketetan etekin handiak lortzeko merkatuaren gorabeherez baliatzen dena.

Gizarte-interesari begira egin behar du lan, eta ez interes pribatu eta espekulatzaileen alde.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Etxebizitzaren eskubidearen alde gizarte talde ugarik asteon bertan plazaratutako agiriak legeak erreklamatu ditu «lurra finantzabide gisara darabilten udalen jarrera espekulatzaileak» eragozteko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

3 zerbait maila erabat teorikoan pentsatzen edo gogoan erabiltzen duena.

Alvaro Amann EAEko Garraio eta Herri Lan sailburuak «mezu espekulatzaile soiltzat» jo zituen informazio horiek guztiak, eta, nabarmendu zuenez.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espekulatzaileen esku (3); eta espekulatzaileen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus