Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espekulatu, espekula(tu), espekulatzen 1 du ad zerbait maila teoriko hutsean pentsatu edo gogoan erabili.

Horren arrazoia, beharbada, zera da: geneen fisiologiari eta kimikari begiratu beharrean, ondoretasunaren teoria posibleez espekulatu gabe, datuei egin ziela hark jaramon.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

Hortik aurrera, azido pirubikoa destilatzen eta agurearen azukreaz espekulatzen eman nuen eguna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Jainkoaz espekulatzeaz aspertuta bailegoen, gizakia bilakatzen da ardatz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.

Downing Streeteko Defentsa ministerioko bozeramaile batek «ikerketaren ondorioen zain» daudela eta «bien bitartean» ez dutela «espekulatuko» adierazi zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-05-04

Espekulatzen hasi da ea nola joan herrenka sutara, ur pixka bat irakin eta eskua bete irin bota.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 308. orr.

I. jauna, apika, istripuaren ondorioz, autoko ke-hoditik nolabait sartutako monoxidoaren eraginpean zegokeen -espekulatzen zuen Crickek-, eta ez zegoen baztertzerik istripua bera ere pozoiketa horrek eragina izatea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

Hala ere, gertatu ondorengo jakinduria errazaren zain egon gabe, behatzaileak agian espekula dezake onuragarriro etorkizun dauden gauzen formaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 377. orr.

Ez da falta kapitaina itsasoa utzi eta lurrean bizi dela espekulatzen duenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 146. orr.

Ziurgabetasun horrek parada eman die Gipuzkoako zenbait komunikabideri bere egoerarekin espekulatzeko, ilusioak sortzeko.  Berria - Kirola   2006-04-20

2 salerosketetan, merkatuaren gorabeherez baliatu etekin handiak lortzeko.

Merkatariak arroz guztia berenganatu eta espekulatzen hasi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Zendako beharko lituzke hainbeste lur jakinez ez dela laboraria, ez bada espekulatzeko?  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Espekulazioaz ere hitz egin du: «SEPIk galarazi behar du inork lantegiko orubeekin espekulatzea».  Berria - Ekonomia   2004-01-23

Euskal Herri-ko administrazioek ez dutela euren zeregina betetzen salatu dute, eta enpresa eraikitzaileei, banketxeei, etxe agentziei eta ugazaba partikularrei etxeen «prezioekin espekulatzeko aukera» ematen dietela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Erostekotan, ez dute Naval erosiko orubeekin espekulatzeko eta diru azkarra irabazteko.  Berria - Harian   2005-10-04

Behar-beharrezkotzat jo dute «baliabide publikoekin espekulatzeko aukerak zapuzteko» neurri argiak hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Urrialdirik bada (benetakoa nahiz aurrez ikusia), prezioen gorakadak ez du eskaria murriztuko, alderantziz, erreserbak metaraziko ditu, urritasunari aurrea hartzeko nahiz espekulatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Kreditua erabiliz espekulatzen duten funtsak dira gure kasino-ekonomia garaikide honetako mamuak, Hedge Funds izenekoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 236. orr.

Mamuek hankaz gora utz dezakete edozein herrialde, pare bat orduen gorabeheran, esaterako dibisa baten kontra espekulatuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 236. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espekulatu guran (3); orubeekin espekulatu (3); orubeekin espekulatzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus