Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espekulatibo 1 izond espekulazioarena, espekulazioari dagokiona.

Pentsatzaile handi baten, ausardiaz beteriko mistiko espekulatibo baten eta, hitz batean, gizon handi baten kemen eta soberanotasunak esanarazitako hitz mamitsuak dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.

Kritika honek soilik zedarrizta dezake gure asmo espekulatibo oro esperientzia ahalgarriaren alorrera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.

Hemen agertzen da gure historian lehendabizikoz kazetaritza espekulatiboa, sekretupean dagoen gertaera bati buruzko hipotesiak eta errudunak seinalatzen ausartzen dena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 287. orr.

Arrazoimena erabilera honetan sentimenaren mugez goiti hedatzen da nahitaez, horretarako arrazoimen espekulatiboaren laguntzaren beharrik izan gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

Arrazoimenaren printzipio espekulatiboetatik abiatzen den Teologia kritikari menperatzen zaio halabeharrez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Hau gertatzen da eskuarki interes berezirik ez duten eta modu errazean ziurtasun apodiktikoaren gai ez diren judizio espekulatiboetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 257. orr.

Enpirismoak abantailak eskaintzen dizkio arrazoimenaren interes espekulatiboari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Zerizan gorenak arrazoimenaren erabilera espekulatibo soilarentzat ideal soil baina akatsik gabekoa dirau.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 228. orr.

Froga espekulatiboak inoiz ezin izan zuen eduki eraginik giza arrazoimen arruntean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 158. orr.

Jainkoaren existentzia frogatzeaz harrotzen den Teologia espekulatiboa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Hortaz, gure apriorizko ezagutza espekulatiboaren azken asmo osoa halako oinarri-esakune sintetikoetan, h[au] d[da], hedapenezko oinarri-esakuneetan funtsatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Erabat bakartutako arrazoimen-ezagutza espekulatiboa den eta adigai hutsei esker.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

Hala sortu zen bizitza espekulatibora daraman orori atxikitako perfekzio-ideia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Benetako jakintza espekulatiboak esperientziaren objektuak baino ez baititu ukitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Zientziaren aplikazioak etikoak diren epaitzeko, berriz, beharrezkoa da filosofia, zuzenbidea, soziologia, antropologia, psikologia eta horrelako zientzia espekulatiboen metodologiaz eta jakintza altxorrez baliatzea.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Hala eta guztiz ere, filosofo espekulatiboek duten uzi bidezkoago batez arduratuko gara.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.

Asmoa espekulatiboa baino ez denean, beraz, hemen ezin dugu juzgatu; ustearen oinarri subjektiboek, sinestea eragin dezaketenek bezala, galdekizun espekulatiboetan ez dute onarpenik merezi.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.

Ezagutza teoretikoa espekulatiboa da objektu bati edo objektu baten halako adigaiari badoakio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 226. orr.

Produkzio sintomatiko horietan irudiek beren eginkizuna izanagatik, ordea, horrek ez du esan nahi irudi horiek inkontzientean "daudenik", eta arazo hauxe da, hain zuzen, Freuden doktrina guztian geratzen den gairik espekulatiboenetako bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

2 espekulazio ekonomikoari dagokiona.

Estatuek, batak bestearen ondoren, munduko merkatuetan zirkulatzen zuten kapital espekulatiboen masa izugarriaren kontra ezin zutelarik borrokarik egin, amore eman eta errealitate berri horretara egokitu behar izan dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Espetxe berria egiteko asmoen atzetik, «interes espekulatiboak» daudela uste duelako.  Berria - Harian   2005-08-14

Aktibo likidoenak gauzatzeko lasterketa hasten da orduan, eta lasterketa horrek berehala ekartzen du merkatu espekulatiboen erorikoa, kapitalen ihesa eta kanpoko kreditu-lineak izoztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Nazioarteko finantza trukearen fluxu espekulatiboak izugarriak direlako, eta horien ondorioz, nazioarteko burtsek beren artean duten harremana estua delako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Gaur egungo ekonomian finantza eragiketa espekulatiboek sekulako eragina dute truke-tasen aldakortasun handian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Truke-tasen erreakzio gehiegizkoaren eta burbuila espekulatiboen fenomenoak, hortaz, finantzen alorraren eta ekonomia errealaren artean dagoen distantzia gero eta handiagoen bidez ager daitezke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Jokamolde espekulatibo tipikoa -erasotako dirua maileguz hartzea, debaluazioaren aurretik saltzeko, eta diru debaluatuan itzultzeko geroago- kostu handiagokoa izango litzateke horrela, hots, arriskutsua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 192. orr.

Gaur egungo ekonomian finantza eragiketa espekulatiboek sekulako eragina dute truke-tasen aldakortasun handian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Horrez gainera, higiezinen merkatu hankazgoratua zegoen, haren gainean oso jarrera espekulatiboak baitzituzten bankuek hartuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Diru ahulenen erorikoak [...], eskualdeko beste diruen apreziazio erreala esan nahi zuen (Hego Koreako won-arena adibidez), eta era horretan eraso espekulatiboen gero eta mendekoago geratzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Truke-tasa malguko erregimenean, espekulatzaileek (ustez, eragile arrazionalak direnak) interes-tasak apalak direnean erostean eta garestiak direnean saltzean datza espekulazioaren egonkortasun-eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus