Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espektrograma iz soinuaren emisioaren maiztasun espektroaren errepresentazioa.

Sonograma ere deitzen zaio, baina esan daiteke espektrograma dela gehien erabiltzen den izena eta esanahiaren aldetik gardenena dena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

Hotsaren osagaiak maiztasun eskalan (behetik gora) eta denboran zehar (ezker eskuin) erakusten dituen irudia da espektrograma.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.

Espektrogrametan, kontsonante sudurkariak bokalen oso antzeko agertzen dira, baina intentsitate ahulagoari dagokion kolorez (edo gris argiagoz, espektrograma zuri-beltzean egiten bada).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 142. orr.

Asko aberastu da azken urteotan espektrogrametan xehetasunak grafikoki adierazteko gaitasuna.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus