Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espektral izond espektroarena, espektroari dagokiona; irreala dena edo irreala ematen duena.

Uhartera heldu eta handik ikusita, San Francisco ageri-itzalika zebilen gandu espektral batez bildua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

Egunsentia zen, eta airearen argitasunak, teilatuetaraino eta harresiaren almenetaraino baino iristen ez zenak, itxura espektrala ematen zion hiriari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 138. orr.

Azken hilabeteetan dena bihurtu zitzaion ilun, makabro, espektral, eta mamuak agertzen zitzaizkion aspaldiko une txarrak salatzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 67. orr.

Gero eta hurbilago zuten, beltza eta espektrala, munduaren azken mugan ilunpeak osatutako harresi baten antzera altxatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 262. orr.

Eta orduan, Pippinen begi harrituen aurrean, harresien kolorea gris espektraletik zurira aldatu zen, egunsentiak apenas gorritutako zurira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Fikzio baten botere espektralaren aurrean gaude.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus