Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izeba Matildek gaitz sendaezina zuen, eta hainbeste urteren agoniaren espektatiba baino ez zitzaion geratzen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 65. orr.
Raimundo Silvak [...] arreta obsesiboaz behatzen zuen, goizetik gauera, bere ileen erroa, bere biloen egia azaltzeak, artifizioz biluzturik, eragingo zion kolpearen espektatiba morbidoki dastatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 249. orr.
Hizketan jarraitu zuen eta editorearekin eta abokatuarekin ere hitz egin zuela jakinarazi zidan eta espektatibak ezin hobeak zirela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 201. orr.
Neskamearen espektatibak frustratu egin ziren, laneko kontuak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 365. orr.
Arazoak sor daitezke familiek eta enpresek politika ekonomikoei buruz dituzten espektatiben arabera hartu dituzten erabakiekin. Berria - Ekonomia 2004-10-12
Oso dezepzionantea da, jasotzen duena oso gutxi da sortutako espektatibekin alderatuta. Berria - Kultura 2004-10-30
Erakargarri egiten zitzaizkion beti paper zaharrak, eta espektatiba handiak izaten zituen paper zaharren inguruan, baina gero inoiz ez zuen ganorazko ezer topatzen paper zaharretan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 207. orr.
Dirudienez, ez nituen gobernuaren espektatibak bete, eta beraiek nire sinesgarritasuna eta izena zalantzan ipini zuten. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
PSOEk, sortutako espektatibak zapuztu nahi ez baditu, Garoñako planta itxi beharra du legealdion bertan. Berria - Euskal Herria 2004-04-02
Ez da komeni espektatiba faltsurik sortzea. Berria - Gaiak 2004-10-01
Kokatu duk markoa, halako ikuspegi orokor bat: espektatiba politikoak, Donostia, egun berriaz erdituko diren gauak borborrean... Hortik aurrera hasten duk zailtasuna. «Kuskue tanden», 2004 - 65. orr.