Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Muino gainean haizea errime sentituko duzue, baina aldats gorako nekea merezi izango du goitik berera ikusiko duzuen espektakuluak: animaliatxo zuribeltzez beterik dago itsasorainoko arrokegi guztia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 260. orr.
Bi aste baino gutxiago falta da AEBetako hauteskunde kanpainaren espektakulua bukatzeko. Berria - Mundua 2004-10-22
Heriotza espektakulu bihurtu duen gizarte baten hutsaltasuna erakusten du Andy Warholek. Berria - Kultura 2006-04-16
Oraintxe, ordu batean, espektakulu bat daukagu: bi drag queen "Ella baila sola"ren playback-a egiten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 230. orr.
Amaitu dela uste duzuenean, espektakulua errepikatu egingo da, izotz bloke handitik beste hiruren bat jausi direnean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.
Ikuspegi garai, epel eta leunetik so egingo diozu haize zuriaren espektakuluari, haizeak elurra bere ohetik astindu, zirimolatan jaso eta, alde batetik bestera daramala, zurrunbilotan eragiten duen artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 362. orr.
Biblia protestante bat ekarri zuen eta osaba Xabierrek erre egin zion, bere begien aurrean erre, inkisidore batek bezala, espektakulua ikustarazi zion gainera. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.
Hurrengo egunean, albisteak lehen maila hartzen du informazioaren espektakuluan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 109. orr.
Geroago eta nabarmenagoa duk, ene ustez, espektakulutik alde egitea higiene kultural eta pertsonala dela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.
Gu ez gara espektakulu zaleak, ez behintzat artearen izenean espektakulua egiten denean. Berria - Kultura 2004-12-08
Espektakulu tamalgarria izan da. Berria - Euskal Herria 2004-01-30
Gustuko espektakulua bihurtu zitzaidan landareen hostoen horitze-prozesua jarraitzea. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 46. orr.
Bizi, hori bai, asko kritikatu arren bere baitan gauzkan eta partaide gaituen gizarte eta espektakulu-merkatu honetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 62. orr.
Bertzelako oroitzapenak nituen futbol espektakuluen bilakaeraz, gol itzelak eta partida historikoak. Berria - Kirola 2004-06-19
Espektakuluaren mundua gustatzen zaien batzuek esango dute Garzonen jokabidea oso gustuko dutela, edo orain Grande-Marlaskak duen jarrera. Berria - Euskal Herria 2006-01-22