Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
AEBetan best-seller tankerako saiakeretan ohikoa den estilo mediatiko, espektakular eta arinaz, Rifkinek produktibitatea areagotzen duten teknologiek gero eta giza lan gutxiago behar dutela defendatzen du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.
Ekaitzen misterioa, halaxe da, gure mundu honek ematen digun ikuskizun harrigarrien eta espektakularrenetarikoa da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.
Badauka abesbatza honek berea den soinu ardente bat, ahotsen proiekzio berezi bat, naturala eta beroa, dizdiratsua eta espektakularra baino gehiago. Berria - Kultura 2004-03-03
Ez da espektakularra baina herri polita da. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.
Aipatu ohi dituen gaiak (bigarren mundu gudatea, judutasuna) hain izan dira erabiliak (galtza erabiliegiak bezala gastatzeraino, esango nuke) non ez baita saiatzen ere gertakizunei zuku espektakularra ateratzen. Berria - Kultura 2004-06-09