Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espedizio (orobat espedizione g.er. eta expedizio g.er.) 1 iz egiteko zientifiko, militar edo kideko bat zertzeko antolatzen den bidaldia; horrelako bidaldi batean parte hartzen duen lagun taldea.

1910 eta 1917 urteen arte horretan, bi espedizio antolatu zituen Knudek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.

Bi urtez prestatu dute espedizio hori, mendian trebatuz, bainan ere dirua bilduz: alabainan, espedizio hori 50.000 euro gostako zaiote.  Herria   2004-09-09

Espedizioa osatzen zuten lau ontzietatik bi baino ez zitzaizkien geratzen, eta bi hauek ere ez ziren nabigatzeko gauza.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 55. orr.

Espedizioek porrot egin dute, eta, gainera, elkarren artean haserreak eta liskarrak hasi dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.

Ikerketa-ildo hau ixten da Taigher desagertzen denean, Ipar Polora doan espedizio batean izena emanda.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 66. orr.

Azkenean Trujilloren kontrako espedizioarena iraganeko kontu zaharra izatera igaro zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.

Khivatik Txinako mugaraino matxinatuta dagoen eskualdea gurutzatu behar du espedizioak!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Ez dut esango gure espedizioa Scott kapitainak bere egunkarian deskribatu zuen hura bezalakoa izan zenik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 166. orr.

Nire pentsamenduak isilean gordetzen nituen, ezinbestean, espedizioko kideek ez baitzuten hitz egiteko batere gogorik erakusten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 168. orr.

Espedizioetako egunerokoek bi helburu zituzten: hala behar izanez gero, itzulerako bidea errazago aurkitzea eta, zoriak hala nahirik fin gaitz eginez gero, ondoren zetozenei zertan huts egin zuten lekukotasuna uztea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 81. orr.

Espedizioan doazen zientzialarietako bat gaixorik zagok eta ingelesez dakien erizaina behar ditek bera zaintzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 115. orr.

Maitasunean ere, itsasoaz gaindiko espedizioetan bezala gertatzen dela: konkista zirraragarria dela eta kolonizatu nahiak galtzen gaituela beti, baina hoa popatik esango zenioke zuk horri, hi, hoa popatik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.

Xabier Ormazabal 23 urteko urretxuar gaztea euskal espedizio batekin joana zen harat.  Herria   2004-10-21

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Espedizio militar batean parte hartu nahi izan zuen, ospearen bila. "Gurutzada" terminoa normalean Mendebaldeko espedizio militar jakin batzuetara mugatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Taigher zen, Mendizale edo Pioletadun Hiltzailearen bila ibili nintzenean, mendizaleen artean ezagutu nuen hura, gero Patagoniara edo Ipar Polora espedizio zientifiko batean joan omen zena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 121. orr.

Herri horrek, maiz gerrara soldatarik gabe joatera behartua, oso maiz izaten zuela mailegutan hartzeko premia eta, espedizio arrakastatsuak etengabe egiten zituenez, maiz zuela ordaintzeko modua.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.

Perry komodoro amerikarraren 1853-1854ko espedizio famatuen ondoren Japoniaren subiranotasunak pairatzen zuen mehatxua zela-eta, zentralizazio-politika abian jartzea eta nazio barneko ekonomia liberalizatzea izan zen japoniarren erreakzioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Horretan eurekin batera K-2ra igotzen ari zen espedizio italiarraren jarrera «txalogarria» izan zela nabarmendu du.  Berria - Kirola   2004-08-21

Nagusiari kontatu zion Martinek bere burua eskaintzen zuela espedizio zail hura egiteko, alegia, alde karlistan sartu eta letra izenpetuekin itzultzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.

Ez da batere zaila iberiar monarkiek babesturiko espedizio ugarien atzean italiar merkatarien arrastoa bilatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Nazioarteko espedizioak, baina, oztopo ugari gainditu behar izan ditu.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Eguberri bezperan, andreak eta biok presako espedizioa antolatu genuen merkataritza zentro erraldoi ireki berrira.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

1938ko apirilean, Himmlerren aginduz, Ahnenerbek isilpeko espedizio bat antolatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Japoniar espedizio batek ez ziela jaramonik egin hirugarren kanpamentuan hilzorian zeuden kolonbiar batzuei.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 72. orr.

Bigarren espedizioan iparralderago jo zuten, iparraldeko kostaldea esploratzeko asmoz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola dago atzo enfermerian utzitako espedizio-kidea?  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 12. orr.

1950eko abenduan, Txinako espedizio-indar komunista erasotzaile bat en route omen zegoen Lhasarantz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 353. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Latindar aparailuko Indiar ozeanoko "karabela", haren aitzindaria Egiptoko itsas espedizio baten erregistro bisualetan agertzen delarik marraztua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.

Ikasteaz gain, mendi-espedizioak ere muntatuko dituzte Pirinioetan gaindi.  Herria   2003-11-06

Margot eta Anne, Auschwitzetik Bergen-Belsen-era (Alemania iparraldera) eraman zituzten, ebakuazio espedizio batean, urriaren bukaera aldera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.

Bake-espedizioa zirudien, baina armak zeramatzaten ezkutaturik mantu zurien azpian.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.

Zigor-espedizio baten xedea zigortzea da, baina nola zigor liteke horrelako jendea?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

5 irud/hed

Haruzkaldeko behere hartan, laino guztien azpiko ezereztegietan, hauts zikin bat zainetan eta huts garbi bat bihotzean, jonkia dabil espediziotik espediziora, bere izpiritu eroria, ertz zailenetik abiatuz, hutsetik hutsagora altxako duen jenero santuaren bila.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espedizio bat (16); espedizio bat antolatu (4); espedizio batean (6); espedizio batek (3); espedizio baten (6); espedizio bati (3); espedizio hori (4); espedizio militar (3); espedizioan parte (5); espedizioan parte hartu (3); eta espedizio (3); zen espedizio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus