Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire espedientea irakurtzen ari da, oharrak eginez. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 47. orr.
"Ardura gehiegizkoa bere egitekoan aritzean" idatzi zuten Udaltzaingoak ireki zuen espedientean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 27. orr.
Iaz, 811 espediente kudeatu zituen Hizkuntz Eskubideen Behatokiak: 729 kexa, 38 zoriontze, 20 zehaztu gabeko, 16 kontsulta eta 8 prebentzio ekintza. Berria - Harian 2006-04-07
Arartekoaren ekimenak: 33 espediente abiatu ziren iaz erakundearen beraren ekimenez. Berria - Harian 2005-03-31
Espedientea zabaldu diete 150 gramo lehergailu maleta batean sartu zuten bi jendarmeei. Berria - Mundua 2004-12-08
Horrelako gutun bat guztiz arriskugarria izango zela zure ikaslea nintzen bitartean, aski izango bainuen errektoregoan erakustea zure kontrako espediente bat zabaltzeko, eta hortik aurrerako guztiak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 12. orr.
Enplegua erregulatzeko espedientea luzatzen badute, aurrekoen baldintza berberetan ezarriko dute. Berria - Ekonomia 2004-10-13
Portugalen aurkako espedientea ixtea proposatu zuen, defizit publikoa %3ko mugatik jaistea lortu duelako. Berria - Ekonomia 2004-04-29
Aurretik immigrazio kontuekin zerikusia zuten gaiengatik espedientea egin zioten. Berria - Euskal Herria 2004-11-13
Hala dago jasoa espedientean. Berria - Harian 2005-08-13
Maite Larburuk bere espedientea aurkeztu du eta epaimahaiak aho batez erabaki du 12.000 euroko beka ematea. Berria - Kultura 2004-07-13
Espedienteak dioenez, Juan Luque Arenas guardia zibilak atxilotu zituen Berniard eta Lauaxeta. Berria - Harian 2005-08-13
Kontua da neure espedientea Bartzelonara aldatzeko batez besteko nota altu samarra behar nuela. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 38. orr.
Presoaren espedientea informazio gordea da, konfidentziala, presondegietako arduradunek bakarrik erabiltzekoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 226. orr.
Epaitegira noa nire espedientearen bila, eta eskaera bat egin dezadala idatziz. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 115. orr.
Berorrek badaki gure espedientea airean gelditu dela Garibairen arima bezala eta orain uso baten moduan egongo dela jarrita hiri eraginkor honetako teilaturen batean? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 51. orr.
Zuek biok beste istiluren batean harrapatuz gero, kanporatu egingo zaituztete; nik, ordea, garbi dut espedientea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 158. orr.
Haren espedientea ez zegoen erabat garbi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.
ARB 1993/2000 espedienteak Bretainiako Armada Iraultzaileari leporatutako berrogei atentatu eta atentatu saio biltzen ditu. Berria - Mundua 2004-03-07
Espedienteak aurrera egiten badu, Nafarroako Volkswagenek urtean 21 egunez 4.500 langileri kontratua eteteko eskubidea edukiko luke, nahiz eta oraindik zazpi eguneko malgutasun poltsa baduten. Berria - Ekonomia 2004-03-16
Horri 10.000 euroko soldata osagarria gehituko zaio espediente bidez kaleratutako langileentzat. Berria - Harian 2005-11-15
Fedosei Fedoseievitx, ekarri 368 espedientea! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 210. orr.
Bakoitzaren jaioteguna, helbidea, aita-amen izenak, horien lanbidea, haurrideak, espediente akademikoa, zaletasunen eta izaeraren gaineko iruzkinak, [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.
Jaurlaritzako Industria Sailak espediente zigortzailea irekiko dio Electroquimica de Hernaniri. Berria - Euskal Herria 2004-01-09
Txostenak erakusten du Irango espediente nuklearra bukatzear dagoela eta garrantzia handirik gabeko zenbait arlo tekniko soilik geratzen direla. Berria - Mundua 2004-06-03
Komisarioak ez zuen inoiz arantza hura bere espediente izpiritualetik aterako. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 71. orr.
Trenbidean barrena saltoka joan zen udaletxera batxilerreko espedienterik onena zeukalako Paulino Caballero saria eman behar ziotenean, eta airean itzuli zen bide beretik, alkateak ziurtatu zionean ikasketak jarraitzeko diru-laguntza izango zuela. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 145. orr.
Ladinamo promotoraren aurkako espedientea ere hasi du aipatutako sailak. Berria - Kultura 2004-05-26
Galdetzeko abokatuei zer espediente zenbaki daukan istorioak. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 115. orr.
Gaur egun beste era bateko jazarpena abiatu dute, hor dago Iñaki de Juanari bi iritzi artikulu idazteagatik ezarri nahi dioten kondena berria, Unairi ezarri nahi dioten kondena luzapena, kaleratzeko puntuan direnei egiten dizkieten espediente berrikusketak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 153. orr.
Berlusconik presio egingo dio Ekofini maiatzaren 11ko bileran ohar-espedientea bertan behera utz dezan. Berria - Ekonomia 2004-04-29
31 emakumeri kanporatze espedientea ireki zieten eta aske utzi zituzten; gainontzeko hirurak, ordea, Madrilera bidali zituzten, kanporatzeko, lehendik ere kanporatze agindua baitzuten. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
Enpresak neurri gogorrak hartu zituen: langile murrizketak, kaleratze espedienteak eta, azkenean behin betiko itxiera. Berria - Ekonomia 2004-07-29
Ikerketa mota horiek, hala ere, oso gutxitan dakarte akademi espedientearen irekiera. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.
Odon Elorza Donostiako alkateak «ergelkeriak egiteari» uzteko eskatu zien protestagileei, eta abisu eman zien informazio espedienteak zabalduko dizkiela. Berria - Ekonomia 2004-04-21
Hurrengo astean kazetariak erregulazio espedientea eskatzeko prozesuan sartuko dira eta, hortik aurrera, zorrak kitatuko ditu enpresak. Berria - Euskal Herria 2004-07-23
Bestetik, duela egun batzuk Newelleko sindikatuek enpresaren itxierarako beharrezkoa zen enplegu-erregulazio-espedientea sinatu zuten. Berria - Ekonomia 2004-06-27
Ez da ikerketa espediente bakarra; Izarrek 1.500 milioi euro itzuli beharko dizkio gobernuari. Berria - Ekonomia 2004-05-25
Enplegu espedienteak zabalduak ditu, desagertzera deituta dago ez ordea langileen batzarrak istilurik sortu gabe. Berria - Kultura 2004-08-19
Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 15 zigor espediente (14 arraunlariei eta Jose Manuel Francisco entrenatzaileari) ireki zituen, «Hondarribian egin zen dopinaren aurkako kontrola trabatzeagatik». Berria - Kultura 2006-03-29
Bi aste egin nituen zigor-espedientearen jakinarazpenaren esperoan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 37. orr.
Volkswagen-Nafarroako zuzendaritzak atzera bota zuen atzo langile guztiei eragin behar zien erregulazio espediente eskaera. Berria - Ekonomia 2004-03-27
aurkako espedientea (5); baino espediente (3); batzordeak espedientea (3); eguneko espedientea (3); enplegu erregulazioko espedientea (3); enplegua erregulatzeko espedientea (5); ere espedientea (4); ere espedientea ireki (3); erregulatzeko espedientea (5); erregulazio espediente (7); erregulazio espediente eskaera (3); erregulazio espedientea (33); erregulazio espedientea aurkeztu (4); erregulazio espedientea ezarri (4); erregulazio espedienteak (7); erregulazio espedienteak (7); erregulazio espedienteari (9); erregulazio espedienterik (4); erregulazioko espedientea (6); erregulaziorako espedientea (4); espediente bat (11); espediente ireki (6); espediente ireki ditu (3); espediente zigortzaile (4); espedientea aurkeztu (12); espedientea aurkeztu du (4); espedientea aurkeztu zuen (4); espedientea aurkeztuko (4); espedientea aurrera (3); espedientea da (3); espedientea ez (6); espedientea ezarri (4); espedientea ireki (20); espedientea ireki dio (4); espedientea ireki zien (4); espedientea irekiko (6); espedientea irekitzea (4); espedientea irekitzeko (3); espedientea onartu (3); espedientea zabaldu (23); espedientea zabaldu die (3); espedientea zabaldu dio (4); espedientea zabaldu zion (4); espedientea zabaltzea (6); espedientea zabaltzea erabaki (5); espedienteak aurrera (3); espedienteak aurrera (3); espedienteak bertan (4); espedienteak bertan (4); espedienteak bertan behera (4); espedienteak bertan behera (4); espedienteak ireki (3); espedienteak ireki (3); espedienteak zabalduko (3); espedienteak zabalduko (3); espedienteari alegazioak (3); espedienteari buruzko (3); espedienterik ez (3); eta espedientea (6); hiru espediente (3); zigor espediente (3); zigor espedientea (14); zigor espedientea ireki (3); zigor espedientea zabaldu (5); zigor espedienteak (10); zigor espedienteak (10)