Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iduri zuen 27. gela gero eta urrutiago zegoela mundutik, espaziontzi bat zela urruneko orbita batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.
Apolo dagoeneko ez da jainko greziar bat, Ilargira heldu den espaziontzia baizik. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 51. orr.
Soyuz TMA-3 espaziontzia atzo goizaldeko 04: 11etan lurreratu zen Kazajistango estepetan. Berria - Gaiak 2004-05-01
Gaur goizean jarriko da Artizarraren orbitan Europako Espazio Agentziaren (ESA) Venus Express espaziontzia. Berria - Gaiak 2006-04-11
Normalean automatikoki egiten da espaziontziaren eta ISS estazio orbitalaren elkarketa. Berria - Gaiak 2004-10-17
Hilaren 17an espaziontzi bat bidaliko du NASAk Pluton eta Karonte aztertzera; bide luzea egin beharko du, 2015ean helduko da planeta urrunera, zerumuga berrien bila. Berria - Gaiak 2006-01-14
Espaziontziak areago egin zuen beheraka, baina oraingoan erorketa librean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Lurra jo genuen, eta espaziontzia txikitu egin zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Arcturus izar-sisteman piztutako gerraren ondoren ihes egindako lehenengo espaziontzien etorrera, 40ko hamarkadan zehar. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 74. orr.
Tristurak airean flotatzen zuen, espaziontzietan grabitate faltagatik edalontzietatik ihes egindako isurkariek bezala. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Lehen espaziontzi pribatua prestatzen ari dira espaziora bidaltzeko. Berria - Gaiak 2004-05-15
du espaziontziak (3); espaziontzi bat (7); espaziontzi pribatua (4); lehen espaziontzi pribatua (3); spaceshipone espaziontzia (4)